Partidarik zailena, aurrez aurre
Prosetecnisa Zuazo Barakaldori egingo dio bisita Bera Bera Eskubaloiak larunbatean Lasesarre kiroldegian (19etan) lehen itzuliko azken aurreko partidan. Bizkaitarrek etxean jokaturiko bost partida irabazi dituzte, horien artean Valladolideko Aula Cultural eta Canyamelar Valenciaren aurka.
Horrez gain, azkeneko urtetan, Bidebietan garaipen handia eman denean hurrengo jardunaldian kale egin du Bera Berak. Azken norgehiagoketan donostiarrek Zuazo gainditu arren, erlajaziorik alde batera uztea komeni da, izan ere, iazko denboraldiko ligako bi partidetan Bera Berak guztia eman behar izan zuen.
2012-13 denboraldian, Bera Berak 24-18 irabazi zion Elche Mustang taldeari, alacanteko taldearekiko hiru puntuko tartea irekiz. Horren ostean, Errekopako final-laurdenetako itzulera partida jokatu zuen Alemanian eta ligako 20. jardunaldia aurreratu zuen Aicequip Valenciaren aurka jokatzeko. 25-23 galdu zuen eta Elche Mustang taldea puntu bakar batera izan zuen Bera Berak azken jardunaldira arte.
Iazko denboraldian, aurten bezala Bera Bera pozik itzuli zen ligara, orduan bigarrena zen -hiru puntura- Helvetia Alcobendas aise gaindituz Bidebietan (36-22). Imanol Álvarezen taldeak hamaika garaipen jarraian eskuratu zituen, liga hasiera onena sinatuz. Halere, San Sebastián eguneko astean, Bera Berak Alacanten 23-19 galdu zuen, erasoan negargarri aritu zirelarik.
Bigarren itzuliaren hasieran 22-19 nagusi zen Bidebietan Guardesen aurrean eta 27-22 galdu zuen Rocasaren aurka Telden, gol average delakoa kanariarren esku geldituz.
Eta matematikoki bigarren liga eman zuen partidan, Bidebietan Mar Alicanteren aurrean (33-18), azken jardunaldian Bera Berak berdindu zuen Leonen.