Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberria eskuin hegalekoak 16 hilabete eta gero Barakaldoko Lasesarre kiroldegira itzuliko da larunbatean (19etan), ohorezko mailako taldearekin debuta egin zuen lekura, alegia.
18 urte bete berri den jokalaria ohikoa da ohorezko mailako taldearekin ikustea, teorian, jubenil mailako lizentzia duenean. Halere, 2013ko irailaren 28an debuta egin zuenetik, Maitane Etxeberriak lehen taldean jarraitu du.
Izan ere, Libe Altuna eskubaloia uztea erabaki zuenean klubak aukera eman zion berehala. 2013-14ko denboraldiko aurreneko partida ofizialean deialdian izan zen, baita ere ligakoetan baina hirugarren jardunaldira arte ez zuen pistara salto eman. Iazko denboraldia partida bakar batean egin zuen huts, euskal ligan jarraitzea jokoan zuen jubenil mailako taldearekin aritu zelako.
Hortaz, 50 deialdietan izan da eta 46 aldiz jokatu du. 16 urte eta 255 egun zituela egin zuen debuta ohorezko mailan, arrakastatsua izan zena. Bigarren zatia zen, markagailua estu (18-19) eta bi gol sartu zituen, bat oso garrantzitsua (18-20) eta partidako azkena (20-25).
Iazko denboraldiko entrenatzaile Imanol Álvarez eta Martin Larrañagak jarraipena eman zioten eta Bidebietan debuta egin zuen handik hiru egunetara. Porriñori sei gol egin zizkion bigarren zatian eta lau egun pasa ostean Champions Leaguen! Zegoen Maitane. Taldekide gehienak bezala goreneko lehiaketan debuta egin zuen Mazedoniako Vardar taldearen aurka, Budapesteko lau finalean egon zen talde handia, alegia. Championsen Larviken gol bat sartu zuen, Podravka Vegetaren aurka azken segunduan sartutakoa ontzat ez baitzuten eman.
16 hilabeteetan, hegalekoak bost lehiaketa ezberdinak jokatu ditu Bera Berarekin: Liga, Champions, Kopa, EHF eta Supercopa.
Maitane Etxeberriak protagonismo handia izan zuen Alcobendaseko Kopako final laurdenetan, bost gol sartu zizkion Zuazori eta jokalari onena izendatu izan zen.
46 partidetan, 91 gol sartu ditu. Ligan, 54 gol 2013-14 denboraldian; 22, orain; Championsen, bat; Superkopan (Guadalajara), bat; Alcobendaseko Kopan zazpi eta Kordobako kanporaketan, bi eta Italian EHFko bi partidetan, bost.
2014 urte oparoa izan zuen Maitane Etxeberriak, Euskadiko selekzioarekin estatuko txapelketa jokatu zuelako, junior mailako selekzioarekin ere debuta egin zuelako –Esther Arrojeria bezala-, junior mailako Mundiala jokatzeko txartelarik ez zuten lortu eta udan juvenil mailako selekzioarekin ere konzentraturik egon zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores