Horien artean, multzo nagusitik bat: Hungariako Györi –egungo txapelduna-, Norvegiako Larvik –txapelduna 2011n-, Montenegroko Buducnost –txapelduna 2012an- edo Esloveniako Krim –aurten finalerdietara iritsi da-. Errekopan, Bera Berak Larvik izan zuen aurkari 1997an eta Buducnost 2008an,gainditu zuena eta finalerdietara heldu zen lehiaketan.
Bestetik, 3. multzoa osatzen duten taldeetako bat izango du aurrez aurre Bera Berak: Austriako Hypo –Cup Winners’ Cup 2013ko txapelduna, Kroaziako C Podravka Vegeta, Suediako IK Sävehof edo Poloniako MKS Lublin.
Bera Bera Eskubaloia 2. multzoan dago Danimarka, Alemania eta Frantziako txapeldunekin batera, FC Midtjylland, Thüringer eta Metz, ondorioz, talde hauek saihestu ditu Bera Berak zozketan.
Hirugarren aurkaria Champions Leagueko bigarren txandatik irtengo da. Gaur ospatu da zozketa eta arituko diren 16 taldeek –lau multzoetan banaturik- irailaren 14 eta 15ean burutuko dituzte kanporaketak. Irabazleak bakarrik eskuratuko du multzoen fasea jokatzeko txartela, ondorioz, donostiarrek bihar ezagutuko dituzte hutsunea betetzeko helburu duten lau taldeak.
Bera Bera Eskubaloiko ordezkaritza bat izango da bihar Vienako zozketan. Horrez gain, larunbat goizean Emakumeezkoen Champions Leagueko oraina eta etorkizuna hizpide izango dituen jardunaldia burutuko da.
Horretarako, Bera Bera bide paraleloak jorratzen ari da, alde batetik, zenbat enpresei babeslego nagusia proposatu die, taldeari izena emango diona; bestetik, kontraprestazio ezberdinak planteatzen dituena, esate baterako kamisetan edo prakan marka itsatsi, harrobia babestea edo kartelak pistatan jartzea eta, oraingo honetan, ‘Erronka honekin bat egin’ lelopean enpresei eta partikularrei zuzenduriko kanpaina bat abian jarri du.
Gipuzkoako gizartea taldeak datorren denboraldian izango dituen erronken partaide egitea da kanpainaren helburu nagusia. Horregatik, lurraldeko edo Euskadiko enpresei 500 eta 2.000 euroen arteko ekapenak eskatzen die, kontraprestazio ezberdinak lortuko dituztelarik, VIP txartelatik publizitate esparruetara. Era berean, partikularrek dohaintzak egiteko aukera izango dute. Kasu guztietan mezenasgo legea dela eta ekarpen hauen %42a, enpresek eta norberaren kasuan %30ean, berreskuragarriak izango lirateke. Kolaborazio kanpaina
Bera Beraren aurrekontuak murrizketak jasan ditu instituzioen subentzioak nabarmen jaitsi direlako. Datorren debordiari begira arlo guztietan estutu da baina batez ere kirol arloan. Halere, Bera Berak Gipuzkoako gizartearengan sinisten du, izan ere, enpresak balore eta irudi positiboak zabaltzen dituen marka batekin lotzen direlako.
Era berean, baikor da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartuko duen subentzioa aurrekontuan jarrita dagoen baino gehiago izango dela. Bera Berak kanpainaren berri emango du aldizka.
Taldeak Estatu mailako titulu guztiak berretsi nahi ditu aurten ere eta Champions Leagueko multzoen fasean parte hartzeko erronkak eta, ondorioz, Donostian Europako talderik onena ikusi ahal izateak Bera Berari adorea, ilusioa eta indarra ematen die.
Espainiako ligako irabazle gisa, Bera Bera Eskubaloiak multzoen fasea zuzenean jokatzeko eskubidea du. Errumaniako eta Errusia txapeldun Oltchim eta Dinamo Volgograd taldeak, besteak beste, lehiaketa jokatzeari uko egin diotenez, EHFk multzoak berantolatu ditu. Bera Bera, bigarren multzoan dago Danimarka, Alemania eta Frantziako txapeldunekin batera, FC Midtjylland, Thüringer –Errekopan kanporatu zituen donostiarrak- eta Metz. Hau da, talde hauek saihestu ditu Bera Berak zozketan. Horrela, Bera Berak honako lau talde handi hautako bat izango du aurrean, lehenengo multzoko Hungariako eta egungo txapeldun Györi, Norvegiako Larvik, Montenegroko Buducnost edo Esloveniako Krim. Eta 3. multzoko (Pot 3) Austriako Hypo, Kroaziako C Podravka Vegeta, Suediako IK Sävehof edo Poloniako MKS Lublin, hauek guztiak ligako txapeldunak.
Laugarren taldea Champions Leagueko bigarren txandari ekingo diotenen artean irtengo da. Aukera zabalak dira eta fase honetako zozketa ekainaren 27an burutuko da, multzoen fasekoa bezperan.
EHF Champions League