Bera Berak Castelldefels hartuko du Bidebietan (larunbata, 19etan)
Aste zaila ostean, ligako 17. Jardunaldiari dagokion partidari helduko dio bihar larunbata (19etan) Bera Berak, Vivelafruta E. Castelldefels taldea hartuz Tati Garmendia entrenatzaile lanak egingo dituelarik.
Garmendiak Castellonera joan zen taldea deitu du, hau da, Porriñora joan zirenei Uxue Ezkurdia gehitu zaie. Bera Berak jokuan alaitasuna berreskuratu nahi du lehengo larunbatean Zuazo gainditu zuen talde baten kontra eta lehengo asteazkenean Telden Rocasaren aurrean 38-22 galdu zuena, atzeratutako jardunaldia berreskuratuz.
Partida atarian, Bera Berak omenaldi xumea egin nahi dio lehengo asteazkenean, gaixotasun larria zela kausa, zendu zen 16 urteko Maialen Fernández jokalariari.
Montse Puche Donostian
Taldea zuzentzeko harremanetan da Bera Bera Montse Puche entrenatzailearekin. Puche Donostian da fitxaketa gauzatze aldera gelditzen diren arloak aztertzeko eta bide batez Castelldefelsen aurkako partida ikusteko.