Harrobiko taldeek bi partida izango dituzte larunbatean. Alde batetik, lurralde mailako kadete taldeak Leizaran Eskubaloia A hartuko du 16 etatik aurrera Bidebietan Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketaren baitan.
Norgehiagoka honen ostean, Bera Berako Kanpusean aste honetan zehar aritu diren partehartzaileek partidak jokatuko dituzte Bidebietan bertan, ohorezko mailako Bera Bera eta Kukullaga Etxebarri taldeek, 19etan elkarren aurka arituko direnak, beroketa saioak hasi bitartean.
Bestetik, Bera Bera jubenil taldeak Aiala ZKEri egingo dio bisita Zarauzko kiroldegian 17,30etan Gipuzkoako Koparen baitan.
Eta iganderako, apirilak 27 goizeko 10,15etarako, kadete mailako Gipuzkoako selekzioak deitu ditu Irati Camino eta Elene Vázquez. Usurbilgo Oiardo kiroldegian 10,30etatik 12,30etara entrenaldi saioa burutuko dute.
Bidebietan duela hilabete baino gehiago Castelldefels gainditu ostean, Bera Bera Eskubaloia Ligara itzuliko da jaitsiera postuetan dagoen beste aurkari baten aurrean, edozein pistatan puntuak lortzeko premia duen talde batean aurka, alegia. Kukullaga Etxebarri izango da Bidebietan (larunbatean, 19etan, Juanjo Gude eta Carlos Gude, Euskadi) sailkapenean azken aurrena gisa, Adesal Córdoba taldea baino puntu bat gehiago duela eta Castelldefels baino bat gutxiago. Azken bi norgeniagoketan Kordoban garaipen garrantzitsua eskuratu zuten bizkaitarrek baina Etxebarrin berdinketa besterik ez zuen atera Castelldefelsekin.
Alcobendaseko Kopa eskuratu ostean Castelldefelsekin egin zuen bezala, Bera Berak erlajazioa alde batera utziko du eta garaipen berri bat eskuratu nahi du bigarren Liga atarian utziko lukeena. Donostiarrek Kukullagarekin laugarren aldiz topo egingo dute aurtengo denboraldian, Ligako joanekoaz gain (15-40), abuztuan eta abenduan lagunartekoak izan zituzten eta azken partida urtarrilean Zumarragako Euskal Kopako finala izan zen (23-19).
Biharko Patri Elorza baja izango da, halere, Bera Berak defentsari eutsi nahi dio bizkaitarrei aurre egiteko eta kontraerasora irteteko. Ligako 22 norgehiagoketan, Bera Berak 20 gol baino gutxiago jaso ditu partidako, ia 28 gol sartzen dituelarik. Etxeko partidetan donostiarrek 29 gol baino gehiago sartzen dituzte eta etxetik kanpo ia 27. Golak jasotzerakoan ia ez dago alderik etxean edo kanpoan, Bidebietan 19,82 eta Donostiatik at, 20.
Horrela, guar arratsaldeko entrenaldiaren faltan, ziuraski Imanol Álvarezek Valladoliden izan ziren hamalau jokalariak sartuko ditu deialdian, Yamiley Rodríguez atezaina barne, Aularen aurka bi penalti gelditzen saiatu zena –bat langara bidali zuten-.
Iazko irailaz geroztik 32 partida ofizialak jokatu ostean (Supercopa, Champions Leagueko sei, Ligako 22 eta Kopako, hiru), Bera Berako plantillak ilusioz beteriko helburu lortze aldera ekingo die falta diren lau partidei, hau da, txapelketa berrestea eta, ondorioz, triplete delakoa.
Alcobendasen ospaturiko Erreginaren Kopa ostean (martxoaren 14tik 16ra) Ligak bi etenaldi izan ditu, batean Eurokopa jokatu ahal izateko partidak zirelarik eta bestea Aste Santua dela eta. Halere, Elxen eta Valladoliden lorturiko garaipenek berretsi dute taldea helburua gertu ikusten duelarik baina ez du erlajazioriok nahi eta guztia eginda dagoela sinistu.
Bi garaipen eta berdinketa bat da Bera Berak behar duena lau partidetan. Eta hori Rocasa ace Gran Canaria taldeak jokoan diren zortzi puntuak eskuratuz gero. Gipuzkoarrek larunbat honetan Bidebietan (19etan) Kukullaga Etxebarri hartuko dute, Pabellón de los Sueñosen jokatuko dute maiatzaren 3an (18etan) Helvetia Alcobendasen aurrean eta Bidebietan maiatzaren 10ean (19etan) Mar Alicante izango da, Rocasarekin batera orain arte Bera Bera gainditu duen taldea bakarra eta donostiarrek Liga Leonen itxiko dute maiatzaren 17an.
Sudurrean ebakuntza eta gero Patri Elorza baja izango delarik, plantillak arratsaldero egiten du lan Bidebietan. Larunbatean Kukullaga Etxebarri izango du aurrean, jaitsiera postuak saihesteko puntuen premia duen taldea. Zumarragan ospaturiko Euskal kopako finalean 23-19 irabazi zuen Bera Berak, bigarren zatian okertu zen norgehiagokan.
Bera Berak Bidebieta kiroldegian eta inguruan aste honetarako antolatu duen Kanpusean hogei bat gazte parte hartzen ari dira.
Kiroldegian Kanpusa bi taldetan banatu da, alde batetik, benjamin mailako bost neska eta bi mutil eta beste multzo handiago bat, 10 eta 12 urteko neska-mutilak osaturik. Halere, Kanpuseko bigarren zatian, hamarretakoa hartu ostean, orain arte eguraldia lagun denez jokuak kanpoan burutzen ari dira.
Ostirala arte neska-mutilek eskubaloiarekin eta jokuekin gozatzen jarraituko dute eta ohorezko mailako Bera Bera eta Kukullaga Etxebarrik larunbatean Bidebietan (19etan) jokatu behar duten norgehiagoka atarian pistan izango dira. Kanpuseko partaideek 17,15etan hasiko dituzte partidak beroketa saioak hasi bitartean. Gaur izan dira Kanpusean Alba Menéndez, Adriana Castro, Nitsan Dunay eta maila ezberdinetako jokalariak.
Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldearen aurka jokatu eta gero Bera Berako jokalariek Madrileko konzentraziora iritsi ziren igandean junior mailako selekzioarekin bat egiteko Mundiala jokatzeko aukera emango zuen lehiak prestatzen aldera, Alemanian apirilaren 19tik 21era burutu zen txapelketan bertako taldea eta Bulgariarekin batera. Esther Arrojeria y Maitane Etxeberriak Kroaziarako txartela nahi zuten.
Bulgaria aurkaririk ahulena omen zen eta lehenengo egunean agerian gelditu zen Alemaniaren jipoiarekin. Igandean Sagrario Santanak zuzentzen duen selekzioak Bulgariari zazpi golez irabazi zion baina atzo Alemaniaren aurka 40 minutu iraundu zuen (18-23) galduz eta Kroazioarako txartela ere bai.
Atzoko partidan, Maitane Etxeberriaren lana izan zen aipagarriena, bost golekin, lau lehenengo zatian, Espainia aurretik egon zelarik markagailuan baina alemaniarrek atsedenera iritsi baino lehenago berdindu zuten norgehiagoka (11-11), bigarren zatian tarte erabakiorra irekiz. Gipuzkoarrak gaur arratsaldean iritsiko dira Madrilera.