Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak komunikabeen esanetara izan da Bidebieta kiroldegian, non larunbat honetan Mar Alicante taldearen aurka berdinketa batekin Ligako txapelketa eskuratuko duen.
Imanol Álvarezek jakin badaki Bera Berak dena alde duela bigarren Liga bereganatzeko. “Azken hilabeteko helburua izan da Liga etxean bereganatzea eta hemen gaude” onartu du.
Taldearen egoreraz, Bera Berako entrenatzaileak ez du normalitaterik beste gauzik ikusten. “Ez daude urduri, baina inoiz ez dakizu zer den onena. Talde honek lortu duena da sinistea lehiatu behar denean, lehiatzen duela” azpimarratu du. Bere ustez, aste honetan “partida jokatzeko gogo bizia izatea”.
“Liga irabazteko egoera honetan zorioneko presioa, horregatik partidari erritmo handia jarri behar diogu, hori komeni zaigulako” dio Imanol Álvarezek.
Ohorezko mailako Bera Berak Mar Alicanteren aurka Liga irabazteko jokatu behar duen partida atarian, kadete mailako taldeak larunbatean Bidebieta kiroldegian Errenteriko Ereintza hartuko du 16etan Gipuzkoako koparen baitan.
Larunbatean bertan baina Usurbilen, jubenil mailako Bera Berak bertako taldea izango du zain 18etatik aurrera.
Eta senior taldea igandean 12etan Bidebietan arituko da Aloña Mendiren aurka.
Larunbateko partida ikusi ahal izateko dei ugari jaso ditugunez (Bidebietan, 19etan), klubak sarrera aldez aurretik hartzeko aukera eskainiko du. Bera Berak Mar Alicante hartuko du Ligako txapelketa eskuratzeko asmoz.
Horrela, gaurtik aurrera ostirala bitartean (14ak arte), Bera Bera Eskubaloiak hiru bide eskura jarri ditu sarrerak eskatzeko: Bidebieta kiroldegiko bulegoetara bertaratuz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora datu ahalik eta zehatzeak adieraziz edo 943 458 166 telefonora deituz. Helduek 7 euro ordaindu beharko dute eta jubilatu nahiz gazteek, 3,5. Gazteen kasuan, 10 urte bete gabe direnak dohainik sartuko dira. Erreserba egin duten pertsonek sarrerak bulegoan bertan hartzeko aukera izango dituzte (9etatik 13ra) edo partida egunean, larunbatean 18etatik aurrera.
Bazkideek lau sarrera bost eurotan erosteko aukera izango ditu (2,5 jubilatu eta gazteei dagokionez).
2013-14 denboraldia amaitzeko bi partida falta direnean, Bera Bera Eskubaloiari puntu bakar bat falta zaio Ligako txapelketa berresteko (Bidebieta, larunbata 19etan). Hori Rocasak Valentzian irabaziz gero eta Telden Adesal Córdoba taldea gainditzen badu. Halere, gipuzkoarrek bera lana dute helburu, Mar Alicanteren aurkako partida ondo prestatu, orain arte gainditu ez duen taldea –joanekoan, 23-19- eta bigarren Ligan Bidebietan larunbatean ospatu nahi dute.
Estadistikaren arabera konbinazio bakar batean baino ez zen irtengo txapeldun Bera Bera, hau da, donostiarrek galduz gero eta Rocasa garaile bada Valentzian.
Gainera, Bera Berak bi gauza alde ditu. Alde batetik, Mar Alicantek lehengo larunbatean matematikoki mailari eutsi zion Castelldefels gaindituta (26-25), ondorioz, ez du ezer garrantzitsurik jokoan baina batez ere gipuzkoarrek Bidebieta gotorleku gisa dute. 2012ko urtarrilaren 31z geroztik ez du galtzen Ligan, Itxakok 25-26 irabazi zion Bera Berari. Donostiarrek 31 partida jarraian garaipena eskuratu dute, sei denboraldi hartan, hamahiru partida 12-13 denboraldian –aurreneko Liga- eta aurtengo hamabi norgehiagokak. Bat izan ezik, beste guztiak Bidebietan izan dira, non larunbatean partida historikoa biziko den.
Lurralde mailako kadete taldeak bi partida jokatu zituen. Larunbatean Bidebietan Zumarragako Aiker Urolari irabazi zion 22-14 baina partida borrokatu arren, ezin izan zuen Urnietako kiroldegian Mecanizados Kamox (23-21) gainditu, multzoko lidergoa jokoan zuten taldearen aurka, hain zuzen. Mauge Gezalak zuzentzen duen taldea laugarren gelditu da Foru Aldundia kopan.
Bestetik, Gipuzkoa Kopan, Bera Bera kadete 15-31 nagusi izan zen Usurbilen eta senior taldeak 21-17 irabazi zion Ereintzari larunbateran Gaskan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Ainara García.