Gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du “Verónica Cuña, Yamiley Rodríguez eta Nitsan Dunay jakin badakite datorren denboraldian gurekin ez dutela jarraituko”. Klubak eskertza adierazi nahi die jokalariek urte hauetan izandako inplikazioa eta era berean etorkizunean zorterik onena opa die.
Tati Garmendiak azaldu du “aurtengo aurrekontuak ere murrizketak izango ditu eta ondorioz erabaki zailak hartu behar ditugu”. “Babesleen beharra dugu, gure balioekin lotura nahi dueña” azpimarratu du.
Garmendiak onartu du “hemen gelditzea nahi dugun jokalariekin hitz egin nahi dugu”. Fitxaketaz galdeturik, “irtengo diren jokalarien arabera izango da baina buruan gertu dagoen jokalari bat dugu”.
Championseko partaidetzaren inguruan, Tati Garmendiak azaldu du “EHFk baldintza guztiak bidaliko dizkigu–iaz sorpresak izan ziren- eta babesle bat premia dugu, azken unerarte saiatuko gara, hau da, ekainaren 11rarte”.
Asteburuko emaitzekin zehaztuta gelditu dira kadete, jubenil eta senior mailetan Gipuzkoako Kopako finalak. Bera Bera izango da hiruretan eta aurkari bera izango du Elgoibarko taldeak, hain zuzen.
Gainera senior mailan, elkarren arteko lehia jokatu zuten. Lauko Elgoibar aise nagusitu zelarik 33-13. Datorren larunbatean finalean egingo dute berriro topo eta donostiarrek beste itxura emateko aukera izango dute.
Bestetik, jubenil taldeak (8-30) Ereintza B gainditu zuen eta beste multzoko lidergoaren aurka, Errenterian Ereintza gainditu zuen Astigarraga Gys Sport Elgoibar taldea izango du aurrean maiatzaren 31n.
Eta kadete mailan, Bera Berak Elgoibarren Murgil taldeari irabazi zion (14-24) eta Tecnifuelle Elgoibar taldearen aurka jokatuko du finala maiatzaren 31n.
Ia ezer jokoan eta Bidebietan lehengo larubatean une historikoa bizi ostean, bigarren Liga poltsikoratuz, Bera Bera Eskubaloiak iazko denboraldia gainditzea zuen helburu. Eta berdinketan utzi du. Horrela, Imanol Álvarezen taldeak iaz Reyes Carrererenak lortu zituen puntu kopuru bera eskuratu du, 47 puntu, hau da, denboraldi bakoitzean bost puntu baino ez dira galdu.
Gipuzkorrek ezin izan dute zortzi segunduen faltan berdinketa suposatzen zuen Marta Méndezen gola. Izan ere, lau goleko desabantaila 11-7 (19. min) eta 12-8 (23. min) irauli egin dute baina gero ezin izan diote aldeari eustsi (45. min, 20-24)
Taldea ondo hasi da. Yamiley atepean eta 5-1 defentsan, Bera Berak Castro, Ederra eta Martínezen bitartez partidari eutsi dio. Halere, lehenengo zati amaieran Cleba Leonek tartea ireki du Ilina pivotearen bitarteaz baina Caño, Méndez edo Roldán jokalarien golei esker.
Bigarren zatian Bera Berak Cleba Leon estutu du eta hegaleko jokalarien bidez iritsi dira golak, Ziarsolo, Pinedo eta batez ere Castro. Halere Leongo taldeak etxean zeraman bolada onari eutsi nai zan dio eta Ilinak eta Sonia Rodríguezen lanari esker berdinketa lortu du (29-29).
Fitxa: Cleba León 29, Bera Bera 29
Cleba León 29 (14+15): Cristina, Lozano (2), Ubillos (1), González (2), Caño (3), Méndez (3), Ilina (11), Andrea Álvarez, Rodríguez (5), García, Roldán (2), Tudela eta Gutiérrez, (o.a.).
Bera Bera 29 (12+17): Yamiley, Castro (7), Arizaga, Ederra (3), Núñez (2), Martínez (3), Arrojeria (2), Pinedo (5), Ziarsolo (2), Dunay (3), Elorza (2), Etxeberria eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Antonio Martin (Gaztela leon) eta Miguel Gardón (Madrid)
Kanporatuak: Andrea Álvarez, Clara García eta Ilina Cleba Leónetik eta Ederra, Martínez, Pinedo, Dunay eta Núñez Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 5-3, 7-6, 11-7, 12-9, 14-12 –atsedenaldian- 17-16, 18-20, 21-23, 25-26, 28-27 eta 29-29.
Oraingo honetan María Graciak zuzentzen duen senior taldeak irekiko du asteburua bihar Elgoibarko Olaizaga kiroldegian bertako Lauko taldearen aurka.
Partida hau amaitzerakoan kadete mailako partida hasiko da, hau da, Bera Bera vs Elgoibarko Murgil.
Eta igandean asteburua itxiko du jubenil mailako taldeak, Beraunen Ereintza B taldearen aurrean.
Argazkian eskubaloi eskola Ligako garaikurrarekin.
Bera Bera Eskubaloiak gaur ostiralean Leonen amiaera jarriko dio 2013-14 denboraldiari, Cleba Leon taldeak horrela eskaturik aurreratu den partidan (20etan, Antonio Martín, Castilla y León eta Miguel Gardón, Madrid).
Estatu mailako hiru tituluak poltsikoan, Bera Berak jokuari jarraipena eman nahi dio eta Leongo Udal kiroldegian burutuko den partida irabazi, bi puntuak eskuratuz iazko Bera Bera gainditzeko. Donostiarrek aurten bi partida baino ez dute galdu eta pasa den denboraldian bost puntu izan ziren, ondorioz, garaipenarekin marka berria ezarriko luke taldeak.
Autocares Davidekin Bera Bera Bidebietatik 12etan irten da eta partidari bi entrenaldiekin ekingo dio. Halere, oso pozik Liga eskuratuta beteta zegoen Bidebietan. Pardari begira Alba Menéndez baja da belaunean mina hartura. Zarauztarraren ordez Patri Elorza sartuko da sudurrean egin zioten ebakuntzaz erabat osaturik.
Cleba Leoenen aurkako partida ez da erraza izango, etxean lortu baitu puntu gehienak. Izan ere, azken zortzi partidetatik zazpi irabazi ditu eta Rocasarekin berdindu. Javi Callejoren jokalariek Leónetik urrun hiru puntu besterik ez dituzte lortu.