Hortaz, espainiar eta norvegiarrak 2008ko Mazedoniako Eurokopako finala errepikatuko dute, orduan Norvegiak ez zion aukerarik eman Espainiari, egun horretan txapelketa batean inoiz lorturiko domina eskuratu zuela. Azkeneko sei urte hauetan, Espainiak zilarra hori bereganatzeaz gain, brontzezko bi domina irabazi ditu, 2011ko abenduan Brasilgo Mundialean eta bestea Londreseko 2012ko Joku Olinpikoetan. Pinedo guztiak ditu; Elorzak azken biak eta Núñez eta Temprano jokalarientzat lehenengo selekzioarekin aurreneko domina izango da.
Biharko finalean –igandea, 18etan La 1- urrea izango dute helburu Budapest hirian, falta duten domina, alegia. Horrez gain, txapeldunak Rioko 2016ko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartela eskuratuko du. Ez da gutxi!
2014ko Gipuzkoa Kirolak gala atzo ospatu zen Orona Fundazioan eta bertan izan ziren federazioek saria hori jasotzeko izendatutako 30 izangaiak.
Ekitaldian, proposatu diren sarigai guztien kirol merezimenduen goraipatzea egiteaz gain, zenbait kirolariri omenaldia egin zaio: Pasaia Donibane Koxtapeko tripulazioari, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen ligan garaile izan delako, Naroa Agirre atletari, Igor Larrea (Kompak), Ion Areitio (trialsin), Richard Oribe (igeriketa), Imanol Garmendia (arraunketa olinpikoa) eta Maider Gaztañagari (triatloia).
Ikerne Badiolak nabarmen adierazi zuen, beste urte betez, Gipuzkoako kirolak erakutsi duen maila garaia, kirol mota guztietan, emakumezko zein gizonezkoenetan.
Bestetik Matxalen Ziarsolok Diputazioari eskerrak emateaz gain, “emakumezkoen kirolaren aldeko apustua berrestea” eskatu zion “emaitzak begibistan daudelako eta gizartean premiazko baloreak zabaltzen ditugulako”.