Bizkaitarrek, egun zilarrezko mailan eta azkeneko urteekin konparatuz gero baja askorekin, aurreneko 20 minutuetan eutsi diete markagailuari. Alba Fernández pivotea eta lehenengo lerroko Azkona jokalariak ondo hasi dira, Kukullaga aurretik jarriz.
Donostiarrek defentsan, Múgica eta Ederra erdian kokaturik, estutu dutenean Kukulluga baloiak galtzen hasi da eta birritan 5-1 partzialei esker markagailuan aldea hartu du Bera Berak. Matxalen Ziarsolo kapitainak ederki asmatu du, zati bakoietzean 20 minutu jokatu gabe, 13 gol sartu baititu. Beste jokalari bat ate aurrean ondo ibili dena Amaia Azanza (sei gol) izan da, batez ere eskuin hegaletik.
Aurreneko zati amaieran Bera Berak tartea ireki du, bigarrena monologoa bihurtu delarik (21-5). Pinedoren baja ondo aprobetxatu du Ezkurdian lau golekin. Aitor Etxaburuk 14 jokalariei minutuak eman dizkie horien artean Patri Elorza, Núñez eta Temprano.
Bihar leku berean, 11,30etan Bera Berak finala jokatuko du Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldearen aurka, Aiala Zarautz gainditu duena 28-23 bigarren finalerdian (14-15, atsedenaldian).
Fitxa: Bera Bera 38, Kukullaga Etxebarri 16
Bera Bera 38 (17+21): Zugarrondo, Ziarsolo (13, 3p), Múgica (1), Ederra, Martínez (4), Arrojeria (1) eta Azanza (6) –titular- Elorza (1), Núñez (2), Arizaga (1p), Menéndez (1), Etxeberria (4), Ezkurdia (4) eta Temprano (o.a.).
Kukullaga Etxebarri 16 (11+5): Casado, Del Río, Vázquez (1), Alba Fernández (3), Azkona (7) eta Blanca González (3) –titular- Messari (1), Andrea Fernández (1), Castro, Coello, Deba eta Etxeberria (o.a.)
Epaileak: Markel Garralda eta Mikel Burguera (Gipuzkoa).
Kanporatuak: Menéndez eta Elorza Bera Beratik eta Alba Fernández Kukullagatik.
Partzialak: 2-2, 6-6, 10-7, 12-9, 15-9, 17-11 –atsedenaldian- 22-12, 25-13, 28-14, 32-14 eta 38-16
Kadete eta juvenil mailako taldeei zuzenduta, Bera Berako taldeaz gain Bidebieta kiroldegian izango dira Oñatiko Aloña Mendi, Zumaiako Pulpo eta Urnietako kadeteetan; jubeniletan, berriz, Zumarragako Urola KE, Aloña Mendi eta Nafarroako Malkaitz.
Txapelketa goizeko 10etan hasiko da, partidek 30 minutuko (ez da geldituko) iraunpena izango dute eta talde guztiak elkarren aurka arituko dira.
Amaieran, Bera Berako senior taldeak Urdaibairen aurka lagunartekoa jokatuko du.
Txapelketan arituko direnak eta gurasoak edo arduradunek Bidebieta kiroldegian bertan bazkalduko dute, Gesalaga enpresak eta Arri, kafetegiaren arduradunak emandako erraztasunak medio.
Bestetik, lurralde mailako kadete taldeak Eibar Eskubaloiaren aurrean galdu zuen 21-15 eta infantil mailan, mutilek 25-11 galdu zuten Egian eta neskek Ereintza C taldearen aurka (14-3).
Orain oporrak. Lehiaketak urtarrilaren 10 eta 11n itzuliko dira.
Ikusi sailkapenak
Uxue Ezkurdia, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian.