Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Donostiako Ana Echeveste Kiropraktika zentrua aurkeztu du Bera Berako kiropraktika zentru gisa, eskubaloi taldearen errendimendua hobetze aldera.
Agerraldian, Ana Echevestek ohartararazi du “Estatu Batuetan, amerikar futbolean edo NBAn klubek plantillan dute kiropraktikoa”.
Bere ustez, Bera Berako jokalariekin egiten ari den lana “oso polita da, maila gorenean dauden pertsonekin aritzea, oso erantzun ona ematen dutelalo eta, bestetik, fisikoki asko sufritzen dute”.
Zentzu honetan, baieztatu du “stres fisikoa antzeman dugu Bera Berako jokalariengan”. Ana Echevestek adierazu du “ikusten ari gara nahiz eta stresa altua izan erantzuna ona dela eta guk zuzentzen duguna denborarekin mantentzen dena”.
Ana Echeveste Kiropraktika zentruaren lana bizkar hezurrean oinarritzen da eta azpiluxazioak konpotzen saiatzen da gorputzari etekin handiena lortze aldera.
Ana Echeveste Kiropraktika Zentruarekin iritsitako hitzarmen aurkezpenean orain arte egindakoaz mintzatu zen Tati Garmendia kirol arduraduna. Superkoparen jabe egin da Bera Bera, ligan bigarren sailkatua da –Rocasak baino lau puntu gutxiago- eta EHF lehiaketatik at dago Eslovakiako Iuventa Michalovce taldeak kanporatua.
Garmendiak kontraesanak aipatu ditu: “Aurredenboraldian eta Superkopa atarian ez ginen faboritoak, Superkopa behin irabazita gauzak aldatu ziren zeharo eta Rocasa eta Guardesekin galdu ostean antza ez dugu zereginik ligan”. Horregatik, lasaitasuna eskatu du eta “egia bada ere liga ez dagoela gure esku, oraindik ez gaude baztertuak Rocasak partida bat galduz gero hortxe gaudelako”.
Bera Bera Eskubaloi arduradunak onartzen du “akatsa izan da Bidebietan Rocasarekin galtzea, kontutan hartuta emaitza hori eman zitekeela, hori bai, Guardesen aurka galtzea A Guardan ez da sorpresa are gehiago Etxeberria eta Ziarsolo baja izan zirela”.
Tati Garmendiak onartu du ere bai “Europan jarraitu nahi genuela baina igandean ikusi genuen bezala Iuventa Michalovce talde indartsua da”.
“Taldeak aldaketa sakonak jasan ditu eta jokalari gazteak fitxatu” azaldu du arduradunak. “Ondoen zegoenean Aliciak lesiona izan zuen eta hilabete bat taldetik kanpo egon zelarik; Judith Sans defentsan oso ondo betetzen ari da bere lana, zehetasunak faltan eta Tania Yáñez egokitzen ari da lan kontuak direla eta, bere papera aurkitzen ari da”. Bea Fernándezen apostua azpimarratu du eta “laguntza handia emango digu” aipatu.
Hori dela eta “lanean jarraituko dugu”. “Aurten atzetik goaz baina hobetzeko tartea dugu, egoera iraultzeko gaitasuna dugu, hortaz, 2016 urtea interesgarria izango da Superkoparekin ez garelako asetu”. “Presioarekin jokatzen dakiten jokalariak ditugu, jakin badakite ezin dutela hutsik egin eta ligako titulua irabazteko aukera dugu” gaineratu du.
Lesionaturik dauden jokalariaz galdeturik, aipatu du Maitane Etxeberria hobeto dagoela baina atsedena behar duela, Matxalen Ziarsoloren itzulera beranduago izango da eta espero dut Maialen Múgica laster bueltatzera taldera”.
Ekonomikoki baikor agertu da Tati Garmendia “iaz oso ona izan delako eta zorra portzentai handi bateak murriztu dugu”. Udalean nahiz Foru Aldundian osatu diren taldeei dagokionez “dirulaguntzetan zenbaki berdinak ditugu, entzuten dugun musika gustokoa dugu eta orain ea nola gauzatzen den zain gaude, babesa pribatuak lortzea da gure erronka eta agian fiskalitate neurri berriak har daitezke”.
Ohorezko mailako taldeak jai du baina harrobiak, ez. Asteburu honetan zortzi partida, lau aldiz elkar ikusiko dute Bera Berak eta Ereintzak infantil mailan.
Larunbata irekiko dute infantil mailako mutilek Errenteriko udal kiroldegian, 9,30etan Ereintza B taldearen aurka. Ordubete beranduago leku berean, Bera Bera Bat taldeak Ereintza B izango du aurrean infantil mailako neska taldeak. 12,30etan Bidebietan, Bera Bera Bi taldeak Ereintza C hartuko du eta igandean 11etan Bidebietan Bera Bera Hiru taldeak Ereintza A. Mutilen kadeteak Zumaiara egingo du bidaia bertako Lubakin Pulpo KEri izango du aurrean igandean 12,15etan.
Larunbat arratsaldean Bidebietan Bera Berak Zarautz hartuko du euskal ligako kadete eta jubeniletan, 16etan lehenengo partida eta 17,45etan bigarrena. Azkenik, igandean 12,30etan senior taldeak Urnietako izango du aurkari Bidebietan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Maddi Bereziartua jubenil mailako jokalaria
2004 eta 2007 urte bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta, Bera Berak Eskubaloi Kanpusa antolatu du Bidebieta kiroldegian abenduaren 28tik 30era bitartean.
Euskara hutsean burutuko den kanpusean 8 eta 12 urte bitarteko gazteekin kirol arlo ezberdinak lantzea du helburu Bera Berak, joku eta era arinen bidez eta, era berean, eskubaloiaren berezitasunak indartuz.
Urteko azken astean izango da, astelehenetik asteazkenera bitartean 9etatik 13ak arte, ohorezko mailako jokalariak bertan izango direlarik eta 30 euroren truke –kirol txartelarekin- edo 36 euro (gabe). Informazio gehiago Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eta 943 458166 eta 620320042 (María) telefonoetan.
Bera Berako harrobiarentzat ez da asteburu mamitsua, ezta gutxiago ere. Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileen senior taldeak baino ez zuen irabazi, Legazpiko Bikuñan aise La Salleren aurka (12-39). Horrez gain, Euskal ligan Zuazo Barakaldok 23-21 irabazi zion kadete taldeari eta 25-20 jubenilari.
Infantil mailan, nesketan, Bera Bera Bi taldeak Errenterian galdu zuen Ereintza A taldearen aurka (18-13), Bera Bera Bat 16-25 Orioko Ikastola ZKE taldearen aurrean eta, Bera Bera Hiruk, berriz atsedena hartu zuen.
Mutiletan, Bera Bera kadeta taldeak La Salle Legazpiren aurka galdu zuen Bidebietan 22-27 eta infantiletan 19-30 Urnieta Ñam Restaurantes taldearen aurka.