Urteko azken jardunaldian Bera Berako harrobi taldeei dagokionez aipagarriena da sailkapen nagusian seniorretan eta infantil mailan bigarren dagoela Bera Bera.
Euskal ligan senior taldea Eibar nagusi izan zen 14-42 eta urtarrilaren 9an aurreneko fase honi amaiera jarriko diote Bidebietan Egia taldea hartuz. Garaipen batekin bigarren postuari eutsiko diote Bizkaiako taldeekin elkartu aurretik.
Kadete eta jubeniletan ez zuen zorterik izan Bera Berak Ermuan, batez ere kadeteetan 21-20. Jubenilek 38-30 galdu zuten.
Mutilek era galdu zuten. Kadete mailakoek 30-20 Legazpiko La Salleren aurka eta infantil mailakoek 27-17 Egia 1 taldearen aurrean.
Azkenik, infantil nesketan bi garaipen eta porrot bakarra. Bera Bera Bat taldeak Udarregi B Usurbil gainditu zuen 22-25 eta hurrengo jardunaldian –urtarrilaren 16an- bigarren postua jarriko du lehian Bidasoa A taldearen aurrean. Bera Berak 19-13 irabazi zion Udarregi A Usurbil taldearei eta Bera Bera Hiru taldeak galdu zuen 7-27 Egia 1 taldearen aurka.
Danimarkako Mundialera Ike Cotrina joan zen Bera Bera ordezkatzen. Final erdiak eta atzo jardunaldi osoa ikusteko aukera izan zuen, Norvegiaren garaipena Holandaren aurrean, Espainiari datorren urteko Joku Olinpikoetan egoteko aukera eman diona, Europako azpitxapeldun izanik. Oso albiste ona, batez ere, Bera Berako Eli Pinedo, Ana Temprano, Bea Fernández edo Ana Martínez jokalarientzat, Jorge Dueñas hautatzailaren zerrendan direlako eta martxoan sailkatze fase gogorra ekidituko dutenak.
WFCHeko Biltzarra
Larunbat goizean izan zen. Ike Cotrinak parte hartu zuen WFCHeko IV. Biltzarrena, Emakumeen Eskubaloi klubeko foroan. Horrela, Estatutuko taldea bakar gisa, Bera Berak informazio interesgarria pilatu zuen eta Europako klub indartsuenak hizpide dituzten gaiak.
Besteak beste, Ike Cotrinak antzeman zuen Europako klubek ez daudela konforme telebista eskubideekin, gizonezko eta emakumezkoen lehiaketak dituzten desberdintasunekin eta Nazioartekoko Federaziorako (IHF, alegia) klubak ez dirala ia existitzen, hau da, federazioak baino ez dute kontutan hartzen. Hori dela eta, foruan kluben ekarpenak kontutan hartuko duen beste eskubaloien aldeko lana burutzea proposatu zen.
Euskadiko Kopa
Gaur goizean ofiziala egin da. Iaz bezala, Zarautzek hartuko du Euskal kopa urtarrilaren 2 eta 3an. Eta iaz bezala finalerdi berdinak ospatuko dira Aritzbatalde kiroldegian. Larunbatean 17,30etan Bera Bera eta Kukullaga Etxebarri aurrez aurre eta 19,30etatik aurrea Aiala Zarautz eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo. Irabazleek igandean 12etan jokatuko dute finala.
Entrenaldia eta San Tomas
Lehengo larunbatean Zallan Zuazoren aurka lagunartekoa jokatu eta gero, gaur goizean entrenaldi saioa burutu du Bera Berak Bidebietan eta, ohi denez, horren ostean plantillak San Tomaseko jaialdian barneratu dira, hasteko Erreka taberna, Erreka Laranja peñaren egoitzean. Abenduaren 28an itzuliko dira entrenaldietara.
Bestetik, Loterías izeneko liga urtarrilaren 9an bueltatuko da Bidebietan (19etan), Bera Bera vs Prosetecnisa Zuazo Barakaldo derbiarekin. Bien artean puntu bakarra dago sailkapen nagusian.
Danimarkan ospatzen ari den emakumezkoeen eskubaloi Mundiala dela eta Emakumeen Eskubaloi Kluben Forum (WFCH) delakoak abenduaren 19an IV Biltzar nagusia burutuko du bertan.
Hori dela eta, Forum-nak gonbidapenak bidali ditu Europako lehiaketako partaideei eta Bera Bera Eskubaloia ordezkatzen Ike Cotrina egongo da, gaur Mundialeko final-erdiak ikusteko aukera izango ditu: Polonia vs Holanda (18 h.) eta Norvegia vs Errumania (20,45 h.).
Larunbatean, Ike Cotrina infomazioa pilatuko du, besteak beste, erakunde horretako hainbat txosten eta Europako lehiaketen inguruan. Datorren denboraldian EHF eta Cup Winners’ Cup lehiaketak bat egingo dute. WFCH erakundeak emakumeen eskubaloia sustatzea du helburu, besteak beste, federazioen aurrean kluben interesak defendatzen ditu.
Harrobiko taldeek zortzi partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Mutilen kadete taldea garaiz esnatuko da Legazkipo Bikuña kiroldegian 9,45etan egon ahal izateko La Salle lidergoaren aurka jokatzeko. Mutiletan baina infantil mailan, Bera Berak Egian jokatuko du Egia 1 aurrean izango delarik 12,15etan.
Bestalde, infantil mailako nesketan, larunbatean Bera Bera Bi taldeak Bidebietan hartuko du Usurbil A 12,30etan. Igandean, Bera Bera Hiru taldearen txanda izango da Bidebietan Egia 1 taldearen aurka eta Bera Bera Bat taldeak Lasartera egingo du bidaia Usurbil B taldearen aurka jokatzeko 10etatik aurrera.
Azkenik, Euskal ligan, kadete eta jubenil mailako taldeak Ermuara abiatuko dira larubatean Errotabarriren aurka aritzeko, aurrenekoak 16,45etan eta jubenil mailakoak 18,30etan. Gertu, Eibarren jokatuko du senior taldeak Avia Eibar Eskubaloia taldearen aurka 19etatik aurrera.
Bera Bera Eskubaloiak eta beste 33 kirolari edo klubak gaur arratsaldean Donostiako Udaletxean Urrezko Kirol Txartela jaso dute. Eneko Goia alkateak kirolari donostiarren aitortza egin nahi izan du eta aurreneko aldiz ematen den garaikurra, Urrezko Kirol Txartela, hortaz, 2016. Urtean dohainik erabiliko dituzte kirol instalazioak.
Donostia Kirolak eta Donostiako udalak antolaturiko ekitaldiak 28 kirolari eta sei talde elkartu ditu, 2015 urtean arrakastak lortu dituztenak bai Espainiako txapelketetan, liga ezberdinetan zein Europa edo Mundu mailako txapelketetan. Emakumezko 16, gizonezko 12 eta taldeei dagokionez bina emakumeena, gizonezkoena eta mixtoa.
Bere agerraldian Eneko Goiak goraipatu du “oso harro gaude ikusteaz Donostian hainbat kirolari – banakako zein talde – lehiatzen ari direla euren taldeak eta hiria ordezkatuz eta, gainera, emaitza handiak lortuz". "Kirolari guztiak zarete hiriko enbaxadoreak eta, beraz, Udalak lagunduko eta animatuko zaituzte lehiaketak dituzuen toki guztietan" adierazi du eta azkenik esan du “kirolari horien guztien adibidea jarraitzeko, izan ere, horiek dira Udalak sustatu nahi duen Donostia gogotsu eta biziaren isla”.
Lekunberrin lagunartekoa izanik, Bera Beratik izan dira Udalean Fernando Diez Mintegi klubeko presidentea; eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia; Igor Etxeberria gerentea eta Maitane Etxeberria jokalaria, Urrezko Kirol Txartela jaso duena.