Etxaburuk minutuak banatu ditu jokalari guztien artean Málagan lehengo asteazkenean eta EHFko joanekoan, ostiralean, donostiarrak nagusi izan ziren norgehiagokan 29-19. Hortaz, defentsan eta erasoan maila ona mantendu nahi du Bera Berak eta jokalariek berriro irabazi nahi du Ana Martínezek zioen bezala “etenaldira joan aurretik ahogozoarekin joateko”.
Horrez gain, Bera Berak alde dauka aurkaria hobeto ezagutzen duela eta bere baliabideak. Jomi Salernok gainera liga berean aritzen den Cassano Magnago taldetik Del Belzo pibote gaztea, jaurtitzeko ia aukerarik ez zuena izan, eta Laura Parini atezaina, oso geldiketa onak egin zituenak. Espaniar nazionalitatea duen argentinarrak antza hiru partida jokatuko ditu hiru egunetan, kanporaketa osoa eta Cassano Magnanorekin Nuoro taldearen aurkako ligakoa.
Benincasak zuzenduta, Jomi Salernok zailtasun handiak izan zituen euskaldunen defentsa gainditzeko. Izan ere, lau jokalarik baino jaurtitzeko aukera izan zuten, Pavlyk (7) eta Coppola (3) hegaletatik eta kanpoko jaurtiketak Beba (5) eta Trombetta (4) internazionala bitartez. Aitzitik, Bera Beraren kasuan jokalari guztiek sartu zuten gutxienez gol bat. Izan ere, Jomi Salernoren defentsak donostiarren barneraketak ezin izan zuen gelditu, batez ere, aurreneko zatian.
Clínicas Rincón eta Jomi Salernoren aurkako lortutako garaipenak konfidantza areagotu du taldean eta minutuak banatu direnez esfortzua ondo neurtuta dago.
Atzo, donostiarrek errekuperazio saioa burutu zuten, arratsaldean Salerno hiria bisitatzeko aukera izan zuten eta igandean goizean aktibazioa egingo dute konzentraturik irteteko arratsaldeko 18etan Palapalumbo pistara. Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek turkiarrek zuzenduko dute partida, oraingo honetan Bera Bera urdinez arituko da.
Aurreneko aldia da Bera Bera partida ofiziala Italian jokatzen duena eta Maialen Múgica eta Amaia Azanza jokalariek Europako lehiaketan debuta egiteko aukera izango dute. Partida iristeko irrikan dira bata eta bestea eta plantilla osoak bezala gipuzkoarren baliabideak erakutsi nahi dute Italiako txapeldunen aurka.
Clínicas Rincón taldearen aurrean pasa den asteazkenean Málagan egindako partidarekin indarberrituta, Azanzak eta Múgicak onartzen dute partida hori oso ondo etorri zaiola taldeari “sentsazio onak berreskuratzeko, erasoari jarraipena eman eta gure jokua egiteko”. “Disfrutatu” zuen nafarrak minutu asko hegalean izan zituenak eta hiru gol sartu zituena. Zarauztarrak ere pistan minutu asko izan zituen eta “oso gustora sentitu nintzen”.
Amaia Azanzak badaki zer den Champions Leagueko partida batean deialdian egotea. “Oso gaztea nintzen, 20 urte bestetik ez, multzoen faseko partida izan zen Leipzig alemaniar taldearen aurka (2010eko urrian) eta gol batez galdu arren ez dut sekulan ahaztuko bertan egotea eta Championseko doinua entzutea”. Itxakok denboraldi horretan finalera iritsi zen Larviken aurka. Lizarrako jokalariak ez zuen pistara irteteko aukerarik, hortaz, asteburu honetan Europan aritzeko aurkera izango du. “Beste konpetizio bat da eta beste taldea nolakoa den eta jokatzeko irrikan gaude” dio.
Maialen Múgicarentzat Europan lehenengo esperientzia izango da. “Iritsi da eguna, zure herrian hasten duzuenean ez dakizu noraino iritsiko zara eta niri ilusio handia egiten dit” onartzen du. “Kanporaketak pasatzea sentsazio onak utziko ditu eta gero ikusiko dugu noraino iristen garen” adierazi du zarauztarrak. Jomi Salernoren inguruan diote lehenego lerroko jokalariak direla aipagarrienak. Halere ere biek bat egin dute “gure jokua eginez gero, kanporaketa gainditzeko aukera asko izango ditugu”.
Pinar Ünlü Hatipoglu eta Mehtap Simsek Turkiako bikoteak bi partidak zuzenduko dituzte. Aurreneko hitzorduan, gaur arratsaldean 20etan Bera Bera bertako talde gisa arituko da eta bigarren norgehiagoka igandean 18etan ospatuko da leku berean.
Partida @BalonmaBeraBera twitterrean jarrai daiteke kontuan.