Montenegroko txapeldunak bederatzi jokalari bidali ditu selekzioara, bost Sävehof taldeak Suediara eta Bera Berak bezala, lau Larvikek Norvegiara, Danimarkako Team Tvis Holstebro eta Team Esbjerg taldeak eta Frantziako Fleury ere bai, azken honek Espainian lau jokalari dituena Bea Fernández, Marta Mangué, Barbosa eta Marta López.
Hortaz, Champiosneko azken azpitxapeldun Buducnost da Montenegroko zutabe nagusiena, Mazedoniako Vardar taldeko Radicevic eta Klikovac indartuta, Bera Berak ezagutzen dituen jokalariak, izan ere, iaz txapelketa gorenean aurren izan zituen. Era berean, Larvikeko hiru jokalari Breivang, Nora Mörk eta Riegelhuth Koren Championsen aurkari izan zituzten donostiarrek.
Team Tvis Holstebro eta Team Esbjerg Danimarkari ezezik bi selekzioei ere utzi die jokalariak. Aurreneko taldeak bat Norvegiari eta hiru Suediari eta Team Esbjerg taldeak kontrakoa, hau da, hiru Norvegiari eta bakarra Suediari.
Finalerdietan ordezkaritza zabala dituen beste taldea da Frantziako Issy Paris, Norvegian bi aritzen baitira eta Montenegron bakarra, arestian aipaturiko Vardarreko bi, Montenegroko Danilovgrad eta Errusiako Rostov taldeak Espainiako aurkariarekin bina eta Danimarkako FC Midtjylland Norvegian eta Suedian bana.
Buducnost, Larvik, Sävehof eta Vardar taldeak Champions League jokatzen ari dira; Frantziako Issy, Team Esbjerg, Team Tvis Holstebro, Rostov eta Bera Bera, EHF eta Danimarkako FC Midtjylland, Cup Winners Cup.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak poza agerian utzi du azpimarratuz “bi erakunde gara antzeko baloreak zabaltzen dituztenak, besteak beste, lana, esfortzua, arazoen aurrean onena ematea eta horrez gain, gure lurraldera lotura estua dugu eta kalitate handiko produktua”.
Bera Berak esker besoan Gesalagaren irudia zabalduko du Ligan, Kopan eta EHFn. Bi erakundeen arteko lotura denboraldi amaieran bukatuko badaere bi aldeek hitzarmena luzatzeko saiakera egingo dute.
Bestetik, enpresako gerente José Luis Gesalagak onartu du “bien arteko harremana ilusio handia piztu digula” azpimarratuz “gure gizartetik jasotzen duguna gizarteari itzultzeko modua da”. “Gesalagan %55a emakumea da, gaitasun handiko taldea, hau da, Bera Bera bezala”.
José Luis Gesalaga aprobetxatu “enpresa pribatuari dei bat egiteko, horrelako ekarpenak egite aldera, krisi egoeratan egon arren. Bera Berak –jarraitu du- nazioarte mailan ordezkari dugu eta zailtasun handiak ditu Europako maila gorenetan jokatu ahal izateko, hortaz, gutxikin asko egiten dugu”.
Aurkezpenean, Matxalen Ziarsolo kapitaina bigarren ekipazioarekin agertu da eta Alba Menéndez ohiko urdinarekin.