Madrilen Federaziko egoitzan gaur arratsaldean burutu den zozketaren arabera, Bera Berak Adesal Córdoba taldea izango du aurrean, 2015eko urtarrilaren 10 edo 11n Fuensantako pistan ospatuko den partidan.
Zortziko finalean egoteko era aldatu denez, oraingo honetan, iazko denboraldian aurreneko zortzi sailkatuek etxetik kanpo eta partida bakarrera gainditu behar dute kanporaketa. Gainera, 2015. urtea irekiko duen norgehiagoka izango da.
Ligako bigarren jardunaldian jokatu zuen Bera Berak Kordoban, aise gainditu zuen partida 18-30 (8-13 atsedenaldian) bigarren zati bikaina medio.
Zozketei dagokionez donostiarrak hegoaldeari begira jarri dira. Izan ere, EHFn, Italiako Salerno hiriko Jomi taldea gainditu ostean, otsailean jokatuko den kanporaketan Turkiako Antalya hiriko Muratpasa taldeari aurre egingo dio eta orain, berriz, Kordobako Adesal.
Ondorioz, lehen ez bezala, final-zortzirenetan ez dira zertan izango lehenengo itzuli amaieran geldituko diren aurreneko zortzi taldeak. Horrez gain, final-zortzirenak osatzeko Federazioak zilarrezko taldeei aukerak eman dizkie, ohorezko mailara igotzeko facetan izan zutenei, hain zuzen, eta kanporaketa horietatik Logroñoko Sporting La Rioja eta Oviedoko Jofemesa taldeak atera dira.
Bestetik, Ohorezko mailako taldeekin bi multzo egin dira, iazko denboraldiko sailkapenaren arabera. Horrela, aurreneko zortzi taldeak: Bera Bera, Rocasa, Helvetia Alcobendas, Mecalia Guardés, Porriño, Elche Mustang, Aula Cultural Valladolid eta Zuazo Barakaldo zerrendaburu gisa hartu dituzte eta zozketan lehenengo multzoan kokatu.
Eta bigarren multzokoak, etxean jokatuko duten taldeak izango dira: Canyamelar Valencia, Carobels Cleba León, Vivelafruta.com Castelldefels, Adesal Córdoba, KH7 Granollers, Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol eta arestian aipaturiko Sporting La Rioja eta Jofemesa Oviedo.
Zozketa Espainiako Eskubaloi Federazioak egun erabiltzen ari den egoitzan burutuko da abenduaren 4ean, osteguna, 17etan. Aurreneko multzoan diren taldeei bidai berri bat suposatzen die eta gainera, zailtasuna areagotzeko, urtarrilaren 10 edo 11n jokatuko da kanporaketa, hau da, liga ia bi hilabete gelditu ostean urteko aurreko norgehiagokan.
Partida horietan sortatuko diren irabazleek otsailaren 20tik 22ra bitartean, zehazteke dagoen lekuan, burutuko diren final-laurdenak osatuko dituzte.
Hausnarketa gisa, eskubaloia sustatu nahi badugu kirolak zabaltzen dituen baloreei erantsita, besteak beste, elkartasuna, esfortzua, taldean egindako lana, kemena eta elkarren arteko errespetua. Hortaz, balore horiek ikusleak ere bereganatzea komeni da, batez ere, jolasten dauden gurasoek, izan ere, neska-mutilen gertuen duten erreferentzia oso garrantzitsua delako.
Azkenik, lurralde mailako kadete taldeak Eibarren galdu zuen 27-18 eta infantil mailan, neskek 25-10 galdu zuten Zarautzen Aiala D taldearren aurka eta mutilek 26-15 galdu zuten Irunene Bidasoa Irun B taldearen aurrean.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Andrea Arellano senior taldeko jokalaria.
Ikus sailkapenak