Bera Berako infantil mailako bost jokalari izango dira bertan: June Del Campo, Naia Gametxo, Irati Azkue, Saioa Gerendain eta Maialen Gorostidi.
Horrela, mozorroturik datorren pertsonak Bidebietan 16etatik aurrera hartu dezake zenbakiak. 16,30etan euskal ligako senior taldeak Aiala ZKE hartuko du eta Loterías Ligan Bera Berak 19etan Canyamelar Valencia izango du aurrean, sasoi onean dagoen taldea.
Partidaren atsedenaldian, Bera Berako produktuak zozketatuko dira: motxila, katilua, aterkia eta bi sarrera.
Asteartean burututako zozketa ostean, María Graciak zuzentzen duen euskal ligako jubenil taldeak bigarren faseari ekingo dio. Multzoan Errotabarri, Usurbil eta Basauri izango ditu eta azken talde hau hartuko du Bidebietan larunbatean 10,45etan.
Arratsaldean, euskal ligan senior mailan, Aiala Zarautzen aurka arituko da Bera Bera Bidebietan 16,30etan.






























