Bera Bera Eskubaloiko harrobiak zortzi norgehiago izango ditu asteburuan, horien artean larunbat arratsaldean Bidebietan ospatuko direnak aipagarrienak direlarik. Hiru partidetatik aurrena mutilen kadetak jokatuko duena izango da, 16etatik aurrera Urola hartuz.
Bestetik, euskal ligan, 17,45etan jubenil taldeak Usurbili irabazteko premia izango du eta ondoren, 19,30etan senior taldeak hurrengo faseari ekingo dio. Multzoan izango ditu: Indupime Basauri, CB Jarrileras eta Ereintza Barymont. Bestean, Zuazo, Kukullaga, Aiala Zarautz eta Usurbil dira. Aurreneko biek elkarren aurka arituko dira lauko finalean datorren urtean Zilarrezko mailara igotzeko fasean parte hartzeko.
Hortaz, Bera Bera senior taldeak Bidebietan Indupime Basauri hartuko du, iaz Zilarrezko mailan egon zena eta aurten Bizkaiko multzoan nagusi izan dena.
Igandea
Infantil mailan mugitzea tokatzen da. 9,30etan Orion,Bera Bera Bat taldeak Orioko Ikastetxea izango du aurrean. Legazkiko Bikuñan, 9,45etan, Bera Bera Bi taldeak La Salle, eta Bera Bera Hiru taldeak Yoldin 10etan Arantzazuko Ama hartuko du. Infantil mailako mutilek Zarauzko Antonianosen Amenabar A izango dute zain eta kadete mailako nesken taldeak Eibar hartuko dute Bidebieta 10etan Gipuzkoako Foru Aldundiko txapelketa estreinatuz.
Gipuzkoako selekzioak
Kadete mailako Evelyn Briones eta infantil mailako June Del Campo eta Saioa Gerendiain, Bera Berako jokalariak deitu dituzte Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldiak burutzeko. Aurreneko jokalariak Usurbilgo kiroldegian burutuko du Saioa igandean 9 etatik 10,30 etara eta infantil mailakoek La Salle Kiroldegian 12,30etatik 14ak bitartean.
Argazkian: Saioa Gerendiain (Juan Antonio Garaikoetxea)
Bera Bera Eskubaloia Zarauzko Aritzbatalde kiroldegira laugarren aldiz itzuliko da urte hasieratik. Euskal kopako Kukullaga eta Zuazoren arteko bi partidaz gain, Loterías Ligako 14. Jardunaldiari zegokien partidan Zarautzen aurreneko aldiz bizi izan zena eta datorren larunbatean Kopan ere elkarren artean aurreneko norgehiagoka izango dute donostiar eta zarauztarrek (17,45etan).
Iaz Kopa sistema aldatu zenez, finalean zortzi taldeak sailkatze moduari dagokionez, aurten Aiala Zarautz lehiaketan sartu zen azaroan eta luzapenean Grupo Adesal gainditu zuen Kordoban. Apirilaren 15etik 17ra bitartean Porriñon ospatuko den kopan egoteko sei txartel banatuko dira larunbatean, horien artean bat Aritzbatalden.
Bera Berarentzat gipuzkoarren arteko bigarren derbia izango da Kopan. Donostiarrek 1992az geroztik daramate Kopako final zortzirenetan eta Donostian burutu zen edizioan, 1996. Urtean, final-laurdenetan orduan Corteblanco Bidebietan Arrata Amaña gainditu zuen.
Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuen arabera, donostiarrak nagusi izan ziren 23-18 eta golegilen artean agertzen dira: Marga Garcíak 6; Mónica Iacob, 6, Reyes Carrere, Tati Garmendia eta Esme Lópezek hiruna, Amaia Ugartemendiak bi eta Blanca Martín-Calerok, bat. Finalerdietan, Corteblancok Elda gainditu zuen (19-18) baina finalean ezin izan zuen Mar Ositori irabazi (23-28), Ligaren jabe ere egin zena.
Asteburuan puntu gutxi urratu zituen Bera Berako harrobiak. Bera Bera Bi infantil mailako nesken taldeak baino ez zuen irabazi, Ereintza B taldeari 19-10. Bera Bera Bat taldeak 29-24 galdu zuen Ereintza A taldearen aurrean, Bera Bera hiruk 15-30 Orioko Ikastola ZKEren aurka eta mutiletan, infantil mailak Ereintza A taldea 28-18 nagusi eta Foru Aldundia saria kadeteetan, Ereintza A taldeak 35-23 gainditu zuen Bera Bera.
Euskal ligan, jubenil taldeak Ermuan galdu zuen 27-21 Errotabarri taldearen aurrean eta senior mailan Bidebietan, sailkapenean eraginik gabeko partidan Usurbilek garaipena lortu zuen 23-24.
Jorge Dueñas hautatzaileak Eli Pinedo eta Bea Fernández deitu ditu Espainiak Herbehereak selekzioaren aurrean jokatu beharreko bi partidei begira, Suedian abenduaren 4tik 18ra jokatuko den Eurokopako sailkapen faseari dagokionak.
Austria eta Bulgaria gaindituta, Espainiak eta Herbehereak launa puntu dituzte baina multzo horretatik bi selekzio joango dira Eurokopara. Jorge Dueñasek Danimarkako Mundialean aritutako jokalariak deitu ditu, aldaketa bakarrarekin, lesionaturik dagoen Patri Elorzaren ordez, Bea Fernández sartuz.
Espainiak martxoaren 9an Herbehereko Almeloko Top Sport Centrumen jokatuko du eta martxoaren 12an (13etan) Leónen hartuko ditu Munduko azpitxapeldunak.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta CD. Bidasoako presidente José Ángel Sodupek, Gipuzkoako foru kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez lekuko dela, hitzarmena sinatu dute gaur bi taldeek harrobiko lana sustatuko duen elkarlana abian jartze aldera.
Tati Garmendiak azaldu duenez, 2019ra arte luzatuko den akordioaren arabera, “CD Bidasoak ezarriko du Bera Berako mutilek egin beharreko lana eta alderantziz, hau da guk finkatuko ditugun irizpideak Bidasoako neskekin”.
Gipuzkoako eskubaloiko protagonista nagusi gisa, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan, Bera Bera Eskubaoia eta CD Bidasoak denbora gutxi daramate mutilekin lanean donostiarren kasuan eta neskekikn irundar kasua, horregatik, interesgarria ikusten dute elkarlana eta lan irizpideak finkatzea, kirol proiektuak ez ezik arlo pedagogikoa eta errespetua, umiltasuna eta talde lana bezelako baloreak ere jorratze aldera.
Hortaz, José Ángel Sodupek gaineratu du “gazteren bat teknifikazioa osatu ostean Bidasoren edo Bera Beraren egituran sartuko balitz, klubek formazio eskubideei muzin egingo liekete”.
Bestetik, kiroletako foru zuzendari Goizane Álvarezek ekimen “eraldatzailea” txalotu du, “kirol sistema ordenatua eta jasangarria eraikitzen lagungarria delako, oraina eta etorkizuna sendoago izateko” eta positibotzat jo du “talentuak ibilbide garbia behar duelako, hegoak zabaltzeko eta hori harrobitik hasten da”.
Argazkian: Bera Berako harrobiko koordinatzaile Vero Valverde; Tati Garmendia, Goizane Álvarez, José Ángel Sodupe eta Bidasoako harrobiko arduradun Aritz Sodupe.