Hogei bat kirolari edo Gipuzkoako klubak hartu dituzte gaur goizean Foru Aldundian Ahaldun nagusi Markel Olanok eta lurraldeko kiroletako ardura duen Denis Itxaso foru diputatuak, horien artean Bera Bera Eskubaloia zegoen Liga eta Superkopa lortzeagatik.
Taldeko ordezkari gisa izan dira bertan Tati Garmendia, Montse Puche, Eli Pinedo, Silvia Ederra eta Ana Temprano, Iñaki Lifaterraren litografia jaso dutenak Markel Olano eta Denis Itxaso foru diputatuengandik.
Biek azpimarratu eta goraipatu dute “emakumeen kirolaren presentzia”. “Beti egiten duzuena baina gehiago demostratu behar duzue, arro gaude zuekin, babes osoa duzue eta Gipuzkoarentzat balioak zarete” adierazi du Kultura, Gazteria, Turismo eta Kiroletako foru diputatu Denis Itxasok.
Emakumeen kirolak lorturiko arrakastak azpimarratu aurretik, aipatu du “Gipuzkoa lurralde txikia izan arren, baloretan hadia da eta kirolariek hori islatzen duzue”. “Kirolaren bidez Gipuzkoako gizartea batzen da eta horrek arro sentiarazten gaitu” onartu du.
Diputatu nagusi Markel Olanok ere aipatu du bereziki emakumeen kirola. “Argazki honek Gipuzkoako kirolaren errealitatea erakusten digu”. “Gure lurraldeko kirolak goi mailakoa da baina emakumeek duzuen kalitatea eta gaitasuna emaitzean adierazte da”. Bera ustez, “emakumeen indarrak kirolean egoera normalizatuagoa utzi du”.
Olanok “aitortu” nahi izan du bertan elkartu diren kirolariei eta “sakrifizioa” goraipatu du.
Infantil mailako Bera Bera Bi neska taldeak lorturiko emaitza larunbat goizean iragarri zuen ondorengoak, izan ere, bertakoak 13-12 irabazi zuten. Arratsaldean gol bakar batez gainditu zuen Rocasak Bera Bera eta emozioak jarraitu zuen igandean, euskal ligako Bera Bera eta Errotabarrik jokaturikoak, kadeteetan 19-20 irabazi baitzuten bizkaitarrek baina jubeniletan Bera Berak partida iraultzea lortu zuen 24-23.
Bestetik, senior taldeak Asador Basusta Pulpo KEri irabazi zion Zumaian (22-25).
Infantil mailako taldeek partidak irabazi zituzten Arantzazuko Ama taldearen aurka eta Egian.
Mutiletan, aldiz, infantil mailako taldeak 15-18 irabazi zuen Ereintza D taldeari eta kadeteetan 12-32 galdu zuen Eslaban Eibar Eskubaloiaren aurrean.
Espero zena gertatu zen, hau da, Iuventa Michalovce izango da Bera Beraren aurkaria EHFko hirugarren txandan. Eslovakiako txapeldunak minutu gutxi batzu besterik ez zuten behar Luxemburgoko HC Standard taldea gainditzeko (95-25).
Bera Berak joaneko partida Eslovakian jokatuko du azaroaren 15ean, igandea, 17,15etan eta itzulera, igandean ere bai, azaroaren 22an, 12etan, Josean Gasca kiroldegian ETBk eskainiko baitu.
Kanporaketa dela eta ligako 10. jardunaldia aurreratzea dagokio, etenaldira iritsi aurretik. Bera Berak Oviedoko Jofemesa taldeari eskerrak eman nahi dizkio partida asteartean jokatzeko eskaera onartu duelako. Hortaz, Oviedon jokatuko du Bera Berak azaroaren 10ean 19,30etan, Puchek EHFko kanporaketarako egun bat gehiago izango duelarik.
Iuventa Michalovce
Plantilla zabala du, Eslovakiako selekzioarekin hiru jokalari aritu ziren urrian. Azken partidan Eurokoparako txartela lortze aldera Poloniaren aurka galdutako partidan ziren Filkova eta Habankova albokoak eta Medvedova atezaina. Horrez gain, Ukrainiako lau jokalari ditu Perederiy piboteak oso protagonismo handia izan zuen Serbia eta Txekiar Errepublikaren aurrean bere taldeak galdu arren. Gainera aurten Raquel Álvarez atezain asturiarra fitxatu du eta plantilla osatzeko Chernova eta Golubeva errusiarrak.
Bestetik, Bera Berak 20 jokalari sartu ditu zerrendan, Maialen Múgica izan ezik bajan jarraitzen duelako. Ohorezko mailakoaz gain, bertan dira Eider Lizarbe, Maialen Husillos, Olatz Ramon, Ainhoa Etxeberria, Amaia Jaka, Leire Oiarbide eta Udane Rodríguez.
Bera Berako infantil mailako mutilen taldeak irekiko du asteburua, bihar 12etan Errenteriko udal kiroldegian eta bertan Ereintza D taldea aurrean izango du.
Orduerdi beranduago, 12,30etan , Bidebietan aurreneko partida. Bera Bera Bi infantil neska taldeak Usurbil B hartuko du eta arratsaldean, 16etan kadete mailako mutilen taldeak Eibarren aurka jokatuko du. 19etan Loterías ligako Bera Bera vs Rocasa.
Igandean (gogoratu 3etan, 2ak izango direla), Bera Bera Hiru infantil neska taldeak Arantzazuko Ama hartuko du 9,30etan Bidebietan. 10,45etan Egian, Bera Bera Bat infantil neska taldeak Egia 1 izango du aurrean.
Euskal ligan, Bera Berak Ermuko Errotabarri hartuko du Bidebietan. 11etan, kadeteen txanda eta 12,30 jubenileena.
Senior taldeak itxiko du asteburua Zumaiako Lubakin. 1etatan Pulporen aurka jokatuko baitute. Mikel Urio, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian
Deitu eta handik egun gutxitara Bidebietan zegoen, Etxaburu kargutik kendu eta ligako hurrengo partidan, Tati Garmendiak zuzenduriko hiru norgehiagokan ondoan izan zuen Montse Puche, izan ere, Alcobendasen eserlekuan izan zen eta martxoaren bukaeran Canyamelar Valencia taldearen aurkako partidan, Zarautzen ospaturikoan ere bai.
Ike Cotrinak laguntza eskaini zion hasieran Tatiri eta ondoren Montseri eta Elxen eserlekuan egon zen aurreneko aldiz.
Hor kokatzen da ofizialki Pucheren debuta entrenatzaile gisa, El Carrus kiroldegian hain zuen, non Bera Beraren abiadura Elche Mustang taldearen gainetik pasatu zen (16-25), orduan ligako laugarren sailkatua.
Bera Beraren intentsitatea handitu zuen Puchek, erasoan bide berriak eman zizkion taldeari gipuzkoarren baliabideak handituz eta urratsez urrats, oztopoak gainditzen joan zen uste baino aiseago, batez ere, Aularen aurka Bidebietan (36-23), Guardés (20-26) edo Rocasa (21-24) non Bera Bera ligako txapeldun sortatu zen matematikoki.
Iazko denboraldian zazpi partida izan ziren, sei garaipen eta berdinketa bat, Leonen azken partidan lorturikoa, Bera Berak ligan puntu errekorra gainditu zuelarik, 48 rekin, alegia.
Elxeko partidatik hona hamahiru zuzendu dizkio Puchek ligan Bera Berari, hau da, itzuli osoa eta emaitza ia gaindiezinak: 12 garaipen eta berdinketa bat. Gainera tarte honetan liga eskuratu du, hirugarrena erreskan, eta horrez gain, aurtengo denboraldia ireki zuen laugarren Superkopa, Rocasari irabazi ziona (18-17).
Defentsan bi erreferentzi galdu arren, fitxaketa berriak jokura moldatu eta eraso jokoa lantzen jarraitu arren, bataz besteko gola, alde nahiz kontra hobeak ditu egungo denboraldian. Donostiarrek 31 gol sartzen dituzte (Bidebietan, 32) eta 19 jaso.
Eta ibilbide honetan aipatzekoa da ere Eider Rubio eta Ike Cotrinak burutzen ari diren lana, zalantzak, ideiak eta asmoak aztertzen ditu beraiekin asko estimatzen duen laguntza, Nerea Uranga eta Iker Fernándezen lanarekin berdin.