Zigor gutxien ikusi dituen partidatan lau izan dira, Aula Valladolid Bidebietan eta Granollersen. Aitzitik, Bera Berako aurkariek haman aldiz baino ezarri diote bi minutuko zigor hori: Aiala Zarautz eta Canyamelar Valencia (3); Elche Mustang, bi eta Aula eta KH7 BM Granollers, bakarra.
Ondorioz, Bera Bera 52 minutu jokalari bat gutxiagorekin aritu da (kanporaketa bat baino gehiago batera izan dira). Aurkariekiko baino 32 minutu gehiago aritu da jokalari bat gutxirekin Bera Bera, partidako hamar minutu jokatzen ari baita hórrela eta aurkariak baino sei minutu gehiago.
Penaltiak
Gipuzkoarrek hamar gol sartu dituzte penaltiz eta beste horren beste jaso. Halere, 13 jaurti ditu, %77a suposatzen duena eta aitzitik, 17 jasan ditu, batez beste, partidako 3,4 eta hortaz, aurkariek Bera Berak baino penalti bat gehiago dute larunbatero.
Penaltiz sartutako golak %6a suposatzen dio Bera Berari, kontran aldiz, %10 baino zeozer gehiago. Zentzu honetan, jokalari ugari agertzen dira zazpi metroetan: Ziarsolo, Pinedo, Martínez, Fernández eta Yáñez.
Bestetik, senior mailan euskal ligan ere bai, Bera Berak Errenterian egingo du debuta Ereintza Barymont taldearen aurka udal kiroldegian 17,30etan.
Eta kadete mutiletan, Bera Berak larunbatean jokatuko du Amenabar ZKE taldearen aurka Zarauzko Antoniano kiroldegian.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Amaia Jaka senior mailako taldearekin.