Arratsaldean, kadete mailako neska taldeak Legazpiko Bikuñan jokatuko du 17,45etan Untzilla Abokatuak taldearen aurka. 18,15etan Errenterian, euskal ligako senior taldeak Ereintza izango du aurrean Udal kiroldegian eta jubenil mailako taldeak Basaurin jokatu beharreko partida bertan behera gelditu da.
Igandean Bidebietan 10etan Bera Bera Bi infantil mailako nesken taldeak Avia Eibar Eskubaloia hartuko du, ordu berean Gaskan, Bera Bera Bat Elgoibarko G. Cometel taldea izango du aurrean eta mutilen kadeteak Irungo Artalekuan zain izango du Bidasao Irun B goizeko 10etan ere bai, eta alebin mistoan Bera Berak Donostiako La Salleko kiroldegian jokatuko du 11,15etan.
Algemesíko Balonmano Maristas taldeak antolaturik, benjamín eta jubenilen arteko gazteei zuzendutako txapelketa da. Bera Berak bost talde eramango ditu: infantil nesken bi talde, infantil mutileena, kadete mutileena eta jubenil neskeena.
Horrela, Bera Berako harrobiak ostegunetik larunbata bitartean jokatuko ditu partidak eta finalak igandean izango dira.
Bidaiak sortzen dituen gastuak ekiditzeko, sekulako otarrea zozketan jarri du Bera Berak, gurasoek eta entitate ezberdinek osaturik. Makina bat produktu daude ez zeharo desberdinak gainera: Hegalaken bi pertsonentzako sarrera, beste bi Termas Oiartzunen, Ontziola Jatetxea bi pertsonentzako bazkariak, Bernardo Etxen mariskada, Euskovazza kafe makina, urdaiazpiko osoa, Distribuciones Cosméticas Julián Lópezeko productuak, Monika Ileapaindegia irudi aldaketa, Moon estilistan ere aukera, Kevin Sporteko Adidas kamiseta, Pelotadendako materiala, Anatol Graphics iberiar produktuak, Alemaniako garagardo sorta, ardoa, likoreak, cava, txakoli,sagardoa, gazta, olioa, atuna, pimientuan, foie, pastak… e.a.
Euro batean salgai dira boletoak eta zozketa larunbateko partidako atsedenaldian egingo da, non Liga Loteriaseko Bera Berak KH7 Granollers taldea hartuko duen Bidebietan (18etan).






























