EHF Cupeko final-zortzirenetako joanekoan Muratpasa Belediye talde turkiarra hartzeko 13 jokalariekin osatu du deialdia Aitor Etxaburuk.
Bera Berak ligako 15. jardunaldia asteazken honetara aurreratu du, Antalyara bidaia egin baino lehen. Adesal Córdoba taldea hartuko du, jaitsiera postuetan dagoena, eta denboraldi honetan birritan elkarren aurka aritu direnak, biak Kordoban: 18-30 eta 15-28 kopako final-zortzirenetakoan.
Adesalek Donostiara hamar jokalariekin egingo du bidaia: Meriem Ezbida, Arantxa Hernández, Isa Moreno, Alba Sánchez, Lulú Dascalu, Yacaira Tejeda, Amit Izak, Carlota Rubio, Masha Boklashchuk y Mar Sobrino. Azpimarragarriena da lehenengo lerroak egiten duen jokoa eta Tejeda, iaz Bidebietan makina bat arazo eragin zuen pibotea. Halere, gola egiterakoan Adesal da arazo gehien duen taldea, izan ere, bataz beste ez da 22 goletara iristen eta aurrean Bera Bera dago 20 gol jasotzen ez duena.
Partidaren orduteagia dela eta (20etan), ‘Pintxo pote’ antzekoa egingo du Gesalagak, hau da, sarrerarekin eta Arritxu Arrietan kudeatzen duen kiroldegiko kafetegian kontsumizioa eskatuta pintxoa dohain utziko du, kasu honetan kroketa goxo bat.
Rocasaren aurka jokatu eta gero, Eli Pinedo EPI izeneko tratamendua hartzeari ekin zion oinean zuen faszitisa sendatze aldera. Uhinak eta atsedena ezinhobeto etorri zaie internazionalari eta bi egunetan baino entrenatu bada ere entrenatzailearen esanetara izango da. Komunikabideen aurrean “errekuperaturik” zegoela baieztatu zuen eta “igandean taldeari laguntzeko asmoz”. Amaia Azanza, bestalde, Akiles tendoian duen mina baretu da eta pistan izango da, Carobles Cleba León eta KH7 BM Granollers taldeen aurka ez bezala.
Hortaz, bihar Josean Gaska kiroldegian 12,15etan (ETB4), Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius lituaniarrak zuzenduko duten partidan, Bera Berak Turkiako txapelduna izango du aurrean, Turkiako ligak adierazten duena baino talde indartsuagoa. Izan ere, sei atzerritar ditu, besteak beste, urtarrilean fitxatu berri duten Maja Koznijak kroaziarra, Champions Leaguen aritu dena Zagrebeko Locomotiva taldearekin, Vuckovic serbiarra edo Olga Laiuk ukrainuarra, Puerto Sagunton urtebetez jokatu zuena.
Itzulera partida otsailaren 14an larunbatean izango da Antalyan, Euskadin 13etan.