Bera Berak –lehen Bidebieta izenarekin- 1992az geroztik Erregina Kopako finaletan ez du hutsik egiten. Gainera, gustokoa du lehiaketa, hamar finaletan egon baita eta horietatik lau txapel eskuratu ditu. Hori bai, bostgarrenean iritsi zen aurrenekoa, Valentziako L’Eliana herrian izan zen 2007an Ribarroja gaindituz (25-22).
Fase finaletako 23 edizioetan, Bera Berak 48 partida jokatu ditu eta horrez gain hirugarren edo laugarren posturako beste hiru norgehiagoka, gaur egun, zorionez ospatzen ez dena. Urtarrilean Kordoban final-zortzirenetako -24. edizioa jarraian- neurketarekin 49. Izan zen eta, hortaz, datorren ostiralean (18etan) 50. –Federazioko web orrian streamin bidez ikusterik izango dena-.
Egungo jokalarien artean, Kopako 10 edizioetan izan da Matxalen Ziarsolo (2003 eta 2005etik 2014ra) eta Eli Pinedo, Bera Berarekin, zazpi (2000-2003 eta 2012-14).
Azkeneko lau edizioetan hirugarren aldia da Elche Mustang taldea Bera Beraren ibilbidearekin topo egiten duela. Altean, 2012an, final laurdenetan Bera Berak 30-22 irabazi zion –Elxen 27-24 galdu zuten ligan donostiarrek-. Hurrengo urtean, Porriñon –Ligan ere Elxen galdu 22-21- orduan Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak partida irauli egin behar izan zuen finalera iristeko atsedenaldian 8-12 zen markagailua eta amaieran 23-20.
Bera Bera Eskubaloiko alboko jokalariari bihar, urtarrilaren 18an, asteazkena eskuin belaunean duen lotailu gurutzatua konpontzeko egingo diote ebakuntza.
Zarauztarrak goizeko 8etan du hitzordua Gipuzkoa Poliklinikan eta Renovales medikuak egingo dio ebakuntza. Ostiralean jasoko omen du alta, hortaz, bere taldeak Castellon 18etan Elche Mustang taldearen aurrean jokatu behar duen final-laurdenetako partida etxean ikusteko aukera izango du.
Adesal Cordobaren aurkako Kopako partida atarian lesionatu zen Maialen Múgica, lotailua erabat apurtuta ez zegoenez belaunak erantzuten zion froga egin zuen baina ez zuen behar adinako orekarik eman.
EHFko final-zortzirenetakoetan Muratpasa Belediye taldearen aurka Antalyan 29-27 galdu ostean, Bera Berak Europatik at gelditu izanak sortu duen egoezina bideratu nahi du Kopako XXXVI. edizioari ahalik eta ondoen ekiteko.
Hori da gehien bat partida ostean eta igandeko bidaian jokalari nahiz teknikoek komentatzen zutena. Atzo atseden eguna zuten baina batek baino gehiago izerditu zuen “bidaia kentze aldera”.
Bera Berak jakin badaki finalerako ibilbidea zailago dela taulako goiko aldean. Horregatik, Castello hiria izeneko pabiloian ostiralean ospatuko den partida baino ez du hizpide. Elche Mustang izango baitu aurrean 18etan (Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro).
Elche Mustang da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra, Bidebietan lehenengo aldiz gainera eta handik aurrera aipatzeko ibilbidea darama. Bere lehenengo lerroak, batez ere Dunay eta Musons jokalariek erasoan arazo handiak sortu zituzten, Bera Berak ez zuen elxetarren defentsa gainditzeko formularik aurkitu –Popovic baja izan zen gainera-, hortaz, norgehiagoka gorriz dute Bera Berako tekniko zein jokalariek, ligan erabaki gabe gelditu ziren zalantzak argitze aldera.
Horretarako, taldea gaur eta bihar entrenatuko da Bidebietan. Ostegunean 10,30etan irtengo da eta Castellon 19etatik 20etara burutuko du saioa.
Asteburua ez da oparoa izan Bera Berako harrobiko taldeentzat, izan ere, garaipen bakarra eskuratu du, Euskadiko txapelketan jubenil taldeak lortu zuena Muskizen 15-23.
Kadete taldeak gol bakar batez galdu zuen Zarautzen Aiala ZKEren aurka (22-21), errendimientuko alebin taldeak 9-16 Erentizaren aurrean eta infantiletan, mutilek 4-40 Bidasoa A lidergoarekin eta emakumezkoetan, 37-7 Egian.
Bera Berak gaur arratsaldean galdu egin du Antalyan hortaz EHFko lehiaketatik kanpo gelditu da final-zortzirenetan, Muratpasa Belediyeren aurrean, batez ere bigarren zatian eraso jokoaren indarra erakutsi duen taldea (29-27).
Donostiako Josean Gaska kiroldegian berdinduta, Bera Berak partida irabazteko moduan planteatu du, horretarako jakin bazekien defentsan estuago hartu behar zituzten turkiarrak. Era berean Antalyako pistak sortzen duen presioa ere kontutan hartzekoa zen batez ere epaileen lana hizpide. Aurreneko minutuetan nabaritu dena, María Núñezi penalti nabaria zena falta besterik ez dute adierazi eta seigarren minutuan Bera Berak aurreneko kanporaketa jasan izan du, Martínez bi minutu eserlekura bidaliz. Bi jokaldi hauek Etxaburu eta Garagarza epaileen gainean egotea behartu ditu.
Halere, donostiarrek asmatu dute eta defentsari esker, Temprano bikain atepean eta María Núñez pibotean aurkituz 3-5 jarri dute.
Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua egin du. Elorza eta Núñez erdian, Martínez eta Menéndez ondoan eta Azanza eta Ziarsolo hegaletan. Erdian zegoenak Muratpasako lehenengo lerroko jokalariekin talka egin dute behin eta berriz. Koznjak ez zuen jokua banatzen eta Hösgorren ez zuen asmatzen, hegaleko jokalariei ez zieten baloiak iristen.
Koznjak kroaziarrak berdindu du baina Bera Bera aurretik jarri da berriro Arrojeriak lorturiko bi penaltiak Pinedok gauzatuz (5-7, 16’). Muratpasak hegaleko internazionala kanporatu dutela aprobetxatu du eta gaur bizi jokatu duen Vuckovic serbiarrak berdindu du partida (7-7).
Momento horretan Bera Bera gustora zegoen, Arrojeriak hutsuneak ikusten zituen, Tempranok geldiketak egiten zituen, defentsak blokatzen zituen jaurtiketak eta Pinedok kontraerasoak gauzatu ditu. 0-4 partziala eta Muratpasak partida gelditu du 21. minutuan (7-11).
Koznjak sekulako gola egin du eta Bera Berak ez du eraso jokoan jaurtiketetan asmatu, hortaz, Turkiako txapelduna gerturatu da Laiuk jokalariaren bidez (9-11, 22’). Pinedok kontraerasoan 9-12 jarri du baina Elorzaren kanporaketaz baliatuz, Arrojeriari banakakoa egin diote eta Kotsinak eta Vuckovic jokalariek berdindu dute atsedenaldia iritsi aurretik (12-12). Kanporaketa osoan hiru partzial, eta hiru berdinketa, Gaskan 15-15 eta 15-15; Antalyan 12-12.
Kanporatuen kasuan, aldiz, lau Bera Berak eta bakarra Muratpasak.
Bigarren zatian, Tempranok baloia atera zion Vuckovic serbiarrari eta Ziarsolok abantaila eman dio taldeari. Bosniarrek Ederra kaleratu dute nahiz eta jaurtiketan oztoporik ez egin eta Laiuk ukrainiarrak berdindu du penaltiz. Menéndezen gol eder batek Bera Bera aurretik jarri du berriro baina Kotsina aurretik eta Vuckovic ondoren kontraerasoan turkiarren alde tartea ireki dute.
Koznjak jokalariak urratsak egin arren, gola ontzat eman dute eta gainera Menéndez bi minutu kalera bota. Núñez gol batera utzi du taldea baina Vuckovicek segituan asmatu du. Ziarsolok penaltia huts egin du, Koznjakek jaurtiketarekin asmatu du eta Kotsina beste kontraerasoa gauzatu du (19-15).
Etxaburuk partida gelditu du baina lehenengo lerroa ez zegoen fin gaur. Pinedo eskuin albokoan jarri da. Muratpasak abantaila hartu du Laiuk eta Hösgor jokalariei esker (21-15). Bera Berak 5-1 defentsarekin saiatu da eta ostean bi banakoak eginez. Halere erasoan, arazoak; hamar minutuetan hiru gol eginez.
Etxaburuk hutsartea eskatu du zortzi minutuen faltan. Gipuzkoarrek ez dute partida galdutzat eman eta Ziarsolok hiru gol ia jarraian egin ditu; gero Elorzaren txanda izan da beste hiru golekin eta 90 segundu falta zirela 28-24. Pinedok bi gol sartu ditu baina Koznjak jokalariaren golarekin kanporaketa bereganatu du.
Fitxa: Muratpasa Belediye SK 29, Bera Bera 27
Muratpasa Belediye SK 29 (12+17): Imamoglu, Güleçyüz (2), Laiuk (9, 3p), Koznjak (5), Vuckovic (5), Hösgor (3) eta Kotsina (5) –titular- Akgün, Pavic, Sagdic, Gjorgjievska, Özcan eta Ay (o.a.)
Bera Bera 27 (12+15): Temprano, Azanza (1), Menéndez (2), Núñez (4), Arrojeria (2), Martínez eta Ziarsolo (7, 2p) –titular- Elorza (3), Pinedo (8, 4p), Ezkurdia y Ederra. Deialdian: Arizaga, Etxeberria eta Zugarrondo (p.s.).
Epaileak: Tatjana Prastalo eta Vesna Todorovic (Bosnia eta Herzegovina). EHF delegatua: Isgandar Asgarov (Azerbaiyan)
Kanporatuak: Vuckovic (2), Koznjak, Pavic eta Akgün Muratpasatik eta Martínez, Núñez (2), Pinedo, Elorza, Ziarsolo, Ederra eta Menéndez Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 3-3, 5-6, 7-10, 10-12 y 12-12 –atsedenaldia- 14-14, 18-15, 21-17, 24-18, 27-20 eta 29-27