Bestetik, jubenil taldeak aukera guztiak galdu zituen Errotabarri taldearen aurka Bidebietan (22-33). Argazkiak jubenilak. Partida atarian, Bera Berak Maialen Fernández gogora ekarri zuen zendu zela urtebete pasatu denean.
Kadeteak eta infantilak
Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera kadete nesken taldeak 22-20 Egia Veltins gainditu zuen; mutilen taldeak aldiz 17-24 galdu zuen Eslaban Eibar Eskubaloiaren aurka. Argazkiak mutilen kadetea
Infantil mailan, fase finalean, Bera Bera Bat taldeak galdu zuen Trapaia Taberna Pulpo (15-40) taldearen aurrean. Gipuzkoako Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Bi taldeak Usurbilen irabazi zuen Udarregi A taldeari (16-21) eta Bera Bera Hiruk 22-13 Bar Ibaiondori. Mutilen taldeak gol bakar batez galdu zuen 19-18 Eibar Eskubaloiaren aurrean.
Saioa goizeko 10etan izango da, MUko ikasleen aurrean Lidergoa eta lantaldea’ mintzagai izango dituzte Puchek eta Pinedok, eskubaloian duten eskarmentua hizpide izango dutelarik.
PBL DAY jardunaldiarekin ikasleek zein irakaslegoak arazoen bidezko irakaskutza hizpide duen metodologi honen inguruko proiektuak ezagutzeko aukera izango dute.
Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburu orde Adolfo Morais, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa eta Oronako Berrikuntza Teknologikoko Zuzendari Miguel Encabok inauguratuko dute.
PBL DAY jardunaldian izango dira, bestea beste, Joseina Etxeberria (Euskadi Gaztea) edo Gaizka Garitano.






























