Ohorezko mailako taldeak jai du baina harrobiak, ez. Asteburu honetan zortzi partida, lau aldiz elkar ikusiko dute Bera Berak eta Ereintzak infantil mailan.
Larunbata irekiko dute infantil mailako mutilek Errenteriko udal kiroldegian, 9,30etan Ereintza B taldearen aurka. Ordubete beranduago leku berean, Bera Bera Bat taldeak Ereintza B izango du aurrean infantil mailako neska taldeak. 12,30etan Bidebietan, Bera Bera Bi taldeak Ereintza C hartuko du eta igandean 11etan Bidebietan Bera Bera Hiru taldeak Ereintza A. Mutilen kadeteak Zumaiara egingo du bidaia bertako Lubakin Pulpo KEri izango du aurrean igandean 12,15etan.
Larunbat arratsaldean Bidebietan Bera Berak Zarautz hartuko du euskal ligako kadete eta jubeniletan, 16etan lehenengo partida eta 17,45etan bigarrena. Azkenik, igandean 12,30etan senior taldeak Urnietako izango du aurkari Bidebietan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Maddi Bereziartua jubenil mailako jokalaria
2004 eta 2007 urte bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta, Bera Berak Eskubaloi Kanpusa antolatu du Bidebieta kiroldegian abenduaren 28tik 30era bitartean.
Euskara hutsean burutuko den kanpusean 8 eta 12 urte bitarteko gazteekin kirol arlo ezberdinak lantzea du helburu Bera Berak, joku eta era arinen bidez eta, era berean, eskubaloiaren berezitasunak indartuz.
Urteko azken astean izango da, astelehenetik asteazkenera bitartean 9etatik 13ak arte, ohorezko mailako jokalariak bertan izango direlarik eta 30 euroren truke –kirol txartelarekin- edo 36 euro (gabe). Informazio gehiago Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eta 943 458166 eta 620320042 (María) telefonoetan.
Bera Berako harrobiarentzat ez da asteburu mamitsua, ezta gutxiago ere. Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileen senior taldeak baino ez zuen irabazi, Legazpiko Bikuñan aise La Salleren aurka (12-39). Horrez gain, Euskal ligan Zuazo Barakaldok 23-21 irabazi zion kadete taldeari eta 25-20 jubenilari.
Infantil mailan, nesketan, Bera Bera Bi taldeak Errenterian galdu zuen Ereintza A taldearen aurka (18-13), Bera Bera Bat 16-25 Orioko Ikastola ZKE taldearen aurrean eta, Bera Bera Hiruk, berriz atsedena hartu zuen.
Mutiletan, Bera Bera kadeta taldeak La Salle Legazpiren aurka galdu zuen Bidebietan 22-27 eta infantiletan 19-30 Urnieta Ñam Restaurantes taldearen aurka.
Bera Bera Eskubaloia etenaldira iritsi da baina bere jokalariek atseden hartzeko betarik ez dute izango hiru selekzio ezberdinek deitu dituztelako. Europatik kanpo gelditzeagatik zapore txarrarekin Bera Berako bederatzi jokalariek selekzioen deialdiari erantzun diete.
Eli Pinedo eta Ana Temprano Gijonen dira Espainiako selekzioarekin, Danimarkako Mundiala prestatze aldera Nazioarte mailako txapelketa jokatzeko ostiraletik igandera bitartean Angola, Túnez eta Danimarkarekin. Dueñas hautatzaileak Mundialerako zerrenda definitiboa igandean emango du.
Bestetik, Ángel Sandovalek Arrojeria, Martínez, Sans eta Zugarrondo deitu ditu Unibertsitate mailako selekzioarekin aritzeko. Gaur arratsaldean Angolaren aurka jokatuko dute lagunartekoa eta ostiralea, Euskadirekin. Honekin Imanol Álvarezekin izango dira Ezkurdia, Menéndez –mina du esku muturrean- eta Yáñez. Gaur arratsaldean Ermuan entrenatuko dira, asteazkenean Angola izango dute aurrean eta ostiralean Unibersitate mailako selekzioa.
Eskubaloi mahaia eta entrenatzaileen tokapeta
Gijonen burutuko den Nazioarteko txapelketa ohorezko mailako entrenatzaileek topaketa izango dute larunbatean eta egun berean Eskubaloi mahaia ere bilera egingo du, bertan ohorezko eta zilarrezko mailako taldeak daude gonbidaturik. Montse Puche eta Ike Cotrina izango dira batean eta Tati Garmendia eta Jabier Otermin, bestean.
Bera Bera EHFko at gelditu da gaur eguardian Gascan berdindu eta gero (24-24). Hirugarren txandari dagokion kanporaketan gipuzkoarrek bost goleko tartea irauli behar zuten Iuventa Michalovce taldeari. Saiatu da, Puchek aldaketak igarri zituen eta 5-1 defentsak etekinak eman dizkio, eslovakiarren lehenego lerroari mina eginez eta gaur Tempranok jaurtiketak gelditzeko gai izan da.
Partida hasieran, Bera Berak ez du erasoan asmatu, ezta Chernova errusiarraren bi kanporaketa jarraian aprobetxatu ere. Eslovakiarrak nagusi markagailuan eta Bera Bera gerturatu da atsedena iritsi aurretik (9-10).
Bigarren zati hasieran 0-3 partziala lortu du Bera Berak (12-10). Alicia Fernandezi erasoan falta adierazi diote, horren ostean sei kanporaketa jasan izan ditu taldeak eta ia beti jokalari bat gutxiagorekin ezin izan du Bera Berak kanporaketa irauli.
Fitxa: Bera Bera 24, Iuventa Michalovce 24
Bera Bera 24 (9+15): Temprano (1), Etxeberria (1), Menéndez (2), Arrojeria (1), Sans (2), Martínez (5, 3p) eta Pinedo (10,5p) –titular- Ederra, Fernández (1), Yáñez (1), Ezkurdia y Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Husillos eta Lizarbe.
Iuventa Michalovce 24 (10+14): Lafuente, Holesova (4), Chernova (1), Wollingerova (3), Perederiy (5), Filkova (3) eta Habankova (7) –titular- Fucher (1), Golubeva, Bjaciova, Medvedova (p.s.), Gubikova (p.s.) eta Kisikova.
Epaielak: Maria Bennani eta Safia Bennani (Suedia). Delegatua: Joao Costa (Portugal)
Kanporatuak: Sans (2), Martínez, Temprano, Etxeberria eta Puche Bera Beratik eta Chernova (2), Filkova, Perederiy (2) Iuventatik.
Partzialak: 2-2, 2-4, 4-5, 6-6, 7-9, 9-10 –atsedenaldia- 12-11, 14-13, 16-17, 19-18, 21-22 eta 24-24