
Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeek datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzeko sailkatze fasea asteburuan izango dute Ermuan. Bertako Errotabarri bizkaitarren txapelduna eta Arabako Eharialdea taldeekin lehiatuko dira gipuzkoarrak bi lekuen jabe egin ahal izateko.

“Baloia bota digute, gure teilatuan dago eta kontutan hartu behar dugu larunbateakoa dela denboraldiko partidarik garrantzitsuena” horrela ekin dio Montse Puche entrenatzaileak komunikabideen aurrean egindako agerraldia gaur goizean.

Adriana Cardoso sasoi onean dago eta azkeneko jardunaldietan sartutako golei esker -26 hiru partidetan - Leire Aramendia harrapatu du Ligako golegile nagusien zerrendan, 87 gol bana sartu baitituzte Guerreras Iberdrola Ligako 22 norgehiagoketan.