SUPER AMARA Bera Berak Mirene Moreno ezker hegaleko jokalaria fitxatu du 2018-19 denboraldirako postu hori osatze aldera.
21 urte betetzear, Ermuan jaioa, infantil mailan sartu zen Errotabarri eta Zilarrezko Mailara igo zenetik bost denboraldiak daramazki talde nagusian, horietako asko Imanol Álvarez entrenatzaile. Aurten Ermuko Errotabarri taldea B multzoko euskal talderik onena izan da eta Mirene Moreno, hirugarren golegile nagusiena, partidako ia hiru gol sartuz.
2018. uda Hungariako junior mailako mundiala jokatu zuen, besteak beste, bere taldekide izango den Eli Cesáreo jokalariarekin batera. Imanol Álvarezen zuzendaritzapean, Morenok sei partida jokatu zituen eta 10 gol egin zituen.
SUPER AMARA Bera Berak jokalari gaztea aurkitu du, proiekzioa duena, klubean historia handiko ezker hegaleko postua indartzeko. Jokalari bizkaitarraren aurkezpena astelehenean izango da, ekainak 3, Burger La Perla terrazan.