
SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean ostiralean 21etan jokatuko du, Teledeportek txapeldun izateko lehia zuzenean eskaini nahi duelako.

Zamoratik bueltan, Bera Berako bigarren taldeak asteartean Munttarpe gainditu zuten eta larunbatean Irauli-Bosteko taldea. Azken hauek ez bezala Lezokoek aitortu zuten Bera Berak Zilarrezko mailara igo izanak.

Leire Aramendiak gaur jaso ditu pasa den astean egin zuen erresonantziaren emaitzak, non ageri da Leringo jokalariak esker belauneko lotailu gurutzatua, barne eta kanpoko meniskoak apurtuta dituela eta alboko lotailuan bihurritua.

Beste bi puntu zakura eta jardunaldi baten faltan, SUPER AMARA Bera Berak bere esku du Ligako titulua bereganatzea. Bidebietan emozio handiko egunean Elche Mustang (29-23) gaindituta, gipuzkoarrak txapelduna izango dira ostiralean HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldori irabazten badiote Lasesarren ostiralean 21etan.