
Raya Sayaguesa Zamora taldearekin batera sailkapeneko buru izan arren, Bera Berak lortu du asteburu honetan Zilarrezko mailan aritzeko aukera banatzen ziren sei lekuetatik bat, emakumezkoen eskubaloi ligako bigarren mailan, hain zuzen.

Bera Berak partida irauli behar izan du berriro Zamoran burutzen ari den Zilarrezko mailara igotzeko fasean. Oraingo honetan faborito nagusia zen BM Servigroup Benidorm taldearen aurka, 24-26 irabazi baitio ia partida osoan galtzen joan ostean.

SUPER AMARA Bera Berak asko sufritu behar izan du gaur arratsaldean Valentzian Canyamelar gainditzeko (26-27, atsedenaldian 15-16) El Cabañal pistan eta Liga Guerreras Iberdrola bi urratsetara du egun.