
Kopa berezia zen Esther Arrojeriarentzat. Iaz lehiaketa hasi baino hilabete t’erdi lehenago lotailu gurutzatua apurtu zuen eta abendura arte pistatik kanpo egon behar izan du.

Penaltietan eta zortzigarren jaurtiketan. Elisa Leal atezainak Lauko Elgoibar taldeko jokalariaren jaurtiketa gelditu zuen eta Leire Aizpuruk gola sartzea lortu du. Bera Berak 8-7 irabazi du penaltietan eta partida, alegia, 34-33. Norgehiagoka (22-22) luzapenera iritsi zen eta hemen ere ez zen ezer erabaki (26-26).

Ez da posible izan. Defentsan lan bikaina egin arren, SUPER AMARA Bera Berak ezin izan du Mavi Nuevas Tecnologías taldeko defentsa gainditu eta astuarrierrek aurreneko aldiz Kopako txapeldun sortatu dira (20-17), Málagan ospatu den XXXIX. edizioa.