Bera Bera

Select your language

2018-19 denboraldiari amaiera jarri aurretik, SUPER AMARAko egungo jokalariak –eta izango direnak- selekziorekin partida garrantzitsuak jokatuko dituzte.

Gaur gauean, Antequeran (21etan), Espainiako selekzioak Japoneko Mundialerako txartela jokoan jarriko du Islandiaren aurka. Azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean hegoaldean den Kunamoto hirian burutuko den lehiaketa du helburu Espainiako selekzioak. Carlos Viver hautatzaileak Maitane Etxeberria, Silvia Arderius eta Eli Cesáreo deitu zituen. Itzulera partida ekainaren 6an Reykjaviken izango da.  

Japongo Mundialean lekua izan arren, Argentinak uztailaren amaieran Lima burutuko diren Panamerikarrak ditu helburu. Jokalarien artean SUPER AMARA Bera Berak aurkeztu zuen Manuela Pizzo izango duelakoan. Tokio 2020 Joku Olinpikoetarako sailkatzeko aurreneko aukera izango du Argentinak. Egoera horretan ere Brasil egongo da, oraindik zerrendarik eman ez duena.

Elgoibarren, Lau Nazioen txapelketa

Bestetik, Euskadi, Catalunya, Valentzia eta Galizak Lau Nazioen txapelketa berri bati ekingo diote asteburuan Elgoibarren. SUPER AMARA Bera Bera hainbat jokalari ditu, Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Uxue Ezkurdia eta Malen Morandeira jubenila Euskadirekin eta Sara Gil Catalunyarekin, Emma Boada lagun.   

Norgehiagokak Elgoibarko IMH pistan jokatuko dira. Larunbatean 17,30etan Catalunya eta Galiza aurrez aurre izango dira eta , 19,30etan Euskadi eta Valentzia. Igandean, 10,30etan, hirugarren eta laugarren posturako partida eta 12,30etan, finala.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores