
Jakina zen partida estua izango zela eta horrela izanda. Azken minutuetan sufritzen jakin izan duelako eta eskarmentua duelako SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers gainditu du (19-22, atsedenaldian 10-10).

SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Liga irabazteko aukerak baldin baditu Bidebietatik kanpo emandako erantzunagatik da. Horregatik, bihar larunbata 20etan –Federazioko streaming – boladari jarraipena eman nahi diote donostiarrek Granollerseko Palau D’Esports pistan (David Monjo -madrildarra- eta Miguel Martín Soria -valentziarra-).

Guerreras Iberdrola liga amaitzeko sei partida gelditzen denean eta Málagako Kopa atarian, SUPER AMARA Bera Berak larunbatean KH7 BM Granollersi egingo dio bisita “talde orekatua, taktikoki prozedura asko dituena, defentsan intentsitate handikoa eta atezain onarekin” Montse Pucheren aburuz.