
Berarekin batera Ligako tituluak iritsi ziren. 2012-13 denboralditik Bera Berako partaide da, hiru tituluak aurreneko aldiz lortu zirenetik. Aurreneko hiru denboraldiak María Núñez lagun izan zuen, 2017ko azarora arte Judith Sans eta azkeneko hilabeteak Ligia Costarekin. Silvia Ederrak bihar larunbata jokatuko du azken partida Bidebietan SUPER AMARA Bera Beraren kamisetarekin.

Zilarrezko mailara igo ostean, senior taldeak Gipuzkoako Kopako finala jokatzeko aukera izango du Irauli gaindituz gero.

Larunbatean Bidebietan (19etan) Elche Mustang taldearen aurkako partida atarikoa komentatzeko komunikabieen aurrean, Montse Puchek “eskertu” nahi izan dio “Bera Berari nirekin egindako apostua (elitean entrenatzaile gisa) eskarmenturik ez nuelako” eta era berean “Bidebietari agur esan nahi diot eta eman didaten babesa eskertuz”.

Montse Puche entrenatzaileak SUPER AMARA Bera Berarekin duen lotura denboraldi amaieran amaituko du. Klubeko zuzendaritzak hitzarmena ez berritzea erabaki du ziklo berri bati hasiera emate aldera, halere, zinez eskertzen dio Pucheri egindako lana taldea zuzentzen hiru urte baino gehiago egondako denboran eta etorkizunean onena opa dio.