Bera Bera

Select your language

Gaur goizean, Talasoterapia La Perlan aurkeztu du SUPER AMARA Bera Berak Manuela Pizzo argentinar internazionala, “datorren urteari begira itxaropentsu” iritsi dena.

Ezker alboko jokalariak “eskertu” nahi izan dio SUPER AMARA Bera Berari “beti faboritoa den taldeak aukeratu ninduelako”. “Gorenean mantenduko naiz eta harro nago talde honen partaide izango naizelako” adieraziko du Quilmes hirikoak.

Tati Garmendiaren esanetan, argentinarrak “defentsan asko eta erasoan ere ekarpen handia emango digu”. Bera Bera Eskubaloiko arduradunak “jokalari sutsua, azkarra eta kanpoko jaurtiketarekin” ikuste du Pizzo. “Defentsan eta jaurtiketa indartu behar genituen eta pozik gaude” gaineratu du.

Bestetik, Pizzok onartu du “defentsa da nire ezugarri nagusiena baina erasoan ere molda naiteke eta kontraerasoan lagundu”. SUPER AMARA Bera Bera “beti goran dagoen taldea da, profesionaltasunean koska bat gorago dago” eta kirol arloan “abiadura” azpimarratzen du. “Lehiakorrak dira eta oso indartsuak, azkar moldatuko naizela uste dut” adierazi du.

Rocasak lortutako Ligaren inguruan, Pizzok gogorarazi du “iaz indartsu hasi ginen eta gaizki bukatu, aurten kontrakoa izan da eta erregulartasunak eman digu Liga”.

Karsteni buruz galdetuta, Manuela Pizzok “konparazioak ez egitea” eskatu du. “Ezberdinak gara eta selekzioan ondo moldatzen gara”. “Berak jaurtiketa pribilegiatua du baina nik eskarmentu handiagoa eta defentsako lana, itxaropenei erantzutea espero dut”. Zentzu honetan ez du zalantzarik izan “titulu guztiak” direla helburu adieraztko eta datorren denboraldiko taldea “oso ondo indartu dela” uste du.

Argentinarrak bihar Buenos Airesera egingo du bidaia, non konzentrazioa burutuko duen selekzioarekin uztailaren 23tik 30era Liman jokatuko diren Panamerikarrak helburu duelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores