
Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilen taldea hazten jarraitzen ari da eta beste garaipena eskuratu du oraingo honetan Aloña Mendiren aurka. Bestetik, infantil nesketan bi partidak irabazi zituzten eta Euskal Ligako ligaxkak porrotekin amaitu zuten senior nahiz kadete taldeek.

SUPER AMARA Bera Berak jakin bazekin Liga amaitzeko Granollers zela akaso irteerarik zailena baina ezin izan dio KH7 BM Granollers taldeari (27-26) eutsi Palaun, lidergoa Rocasaren eskuetan utziz.

Autocares Davidekin abiatu da SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako 21. Jardunaldiruntz, larunbatean (16etan, VOTV) Palaun KH7 BM Granollers taldearen aurka aritzeko. Aragoiko Peñaranda eta Yagüe epaileek zuzenduko dute lehia.