
Donostiako Udalak Areto Plenoan hartu zuen atzo SUPER AMARA Bera Berako plantilla, Barakaldon bezperan lortutako seigarren Kopa lortu ostean.

Jokaturiko hiru partida galdu arren, Lacturale Bera Bera kadete taldeak kalitate printzak erakutsi du eta azken minutuetan baino ez du amorerik eman. Izan ere, Liberbank Gijón txapeldunaren aurka gol batez galdu zuen.

Partida borobila SUPER AMARA Bera Berak egin duena Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko (17-30) Barakaldoko XL Kopako finalean, Lasesarren, donostiarrentzat seigarren garaikurra delarik.

SUPER AMARA Bera Berak horma sendo bat jarri du Lasesarre kiroldegian, Renata Arruda atezainak geldiketa ikusgarriak lagun, Liberbank Gijón taldea gainditu du (23-16) Kopako 15. Finalera iristeko –zortzigarrena jarraian- igandean 13etan Aula Alimentos de Valladoliden aurka, Elche Mustangi luzapenean irabazi diona (28-29)