
Euskal Ligarako bi jardunaldi gelditzen direnean, Bera Bera taldeak Mundakan irabazita, lauko finalerako txartela lortu du, apirilaren 12tik 14ra bitartean burutuko dena. Bestetik, mutileetan kadete mailan, Herrería Bidebietak Ereintza gainditu zuen eta infantileetan, bi taldeak, garaile.

Elgoibarko Olaizaga kiroldegiak asteburu honetan Euskal Kopako fase finala hartu du SUPER AMARA Bera Bera garaile irten da HGB Prosetecnisa Zuazo gaindituta (20-28, 10-14 atsedenaldian) gaur goizean jokaturiko neurketan.

SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du Kukullaga Etxebarri (22-28) gaindituta, hortaz, iaz bezala Elgoibarren HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean, Aiala Zarautzi irabazita (22-23).

Leire Aramendia jokalariaren beragerpena izango da SUPER AMARA Bera Beraren albisterik onena Elgoibarren baina baita ere Euskal Koparako prestatu den zerrendan lehen urteko hiru jubenil sartu direla: Izaro Mujika, Evelyn Briones eta Malen Morandeira. Horrez gain, senior taldeko eskarmentuko bi jokalari ere María Gracia zentrala eta Amaia Jauregi atezaina ere bertan izango dira.