María Prieto O’Mullony jokalariak Eli Cesáreo ordezkatuko du Imanol Álvarezen deialdian 2020-21 denboraldiko Guerreras Iberdrola ligako estrenaldian. SUPER AMARA Bera Berak larunbatean (21etan Donostian) igo berri den Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldeari egingo dio bisita Titerroy kiroldegian.
Pibota kataluniarrak eskuin eskuan mina dauka eta hatz batean bihurritua, hori dela eta ez da Carlos Viverren zerrendan sartu Objetivo 2021 delakoan. Maitane Etxeberria da SUPER AMARA Bera Berako jokalari bakarra zerrenda horretan irailaren 20rako.
Bestetik, astelehenean kirol-agiria jaso zuen O’Mullonyk taldekideekin egin ditu entrenaldi saioak aste honetan eta deialdian sartzeko gonbitea onartu du. Zamorako alboko jokalariak azken partida otsailaren 8an jokatu zuen Helvetia Alcobendasen aurka eta hernia diskaleko ebakuntza maiatzaren amaieran egin zioten.