Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola 2020-21 Ligari hasiera emango diote gaur bi partidekin, SUPER AMARA Bera Beraren estranaldia Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldearen aurka (Ralluy eta Sabroso, kanariarrak) izango da larunbatean (20etan bertako orduan, 21etan Donostian) Titerreoy kiroldegian.

Egungo txapeldunak María Prieto O’Mullony jokalariaren alta du eta Eli Cesáreo eta Emma Boadaren bajak. “Batetik ez gara ateratzen ez beste batean sartzen gara” hasperen egin du Imanol Álvarezek, egoera onartuz “kontrolatzen ezin ditugun gauzak direlako”. Eskuin alboko jokalariaz SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak dio “gurekin etortzea nahi izan dugu, sasoiko ez dago baina lagunduko digu”.

Bere ustez, Kopako zaplasteko ostean, astea “ondo joan da, taldea errekuperatu da”. “Kopako orrialdea pasatu dugu, ahaztu gabe, autokritika beharrezkoa delako, akatsak zuzendu eta ilusioz beterik datorren liga ondo prestatu, oreka nagusi izango delako eta, nire ustez, zer esaterik dugulako”.  

Imanol Álvarezek bere taldeaz arduratu nahi du nagusiki. “Ligako hasierako partidak prestatzeko zailak dira erreferentziak ez dituzulako baina, orain, guk gure sentsazioak berreskuratu behar ditugu, gure defentsa, kontraerasoa eta eraso posizionalean urratsak eman”.  

Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecifen Priscila Dos Santos dabil, Gabriela Pessoa brasildarra errekuperatu du ligarako, Nagore Sáenz albokoa, Gabriela Romero zentrala eta Orowicz atezain poloniarra fitxatu ditu, azken honek Ana Marín ondoan izango duelarik. Era berean, taldean dira Alicia Torres, ligan eskarmentua duen pibota, Harchaouin eta Trujillo hegalekoak, De Miguel zentrala eta Páez edo Cabrera gazteak.

Partida (21etan Gipuzkoan) Lanzarote Deportiva n jarrai daiteke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores