
SUPER AMARA Bera Berak bihar Bidebietan (18etan, ETB4) Elche Mustang hartuko du Rocasa liderra estutze aldera apirilaren 26tik 28ra bitartean Barakaldon XL Kopari ekin aurretik.

Gaur goizean SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek agerraldia egin du Guerreras Iberdrola Ligaren partida atarikoa emate aldeara, izan ere, Bidebietan (18etan) Elche Mustang hartuko du, donostiarrekiko hiru puntura dagoen taldea.

Eskuin alboko jokalari Priscila Dos Santosek eskuin belauneko Akiles tendoia apurtu du, ordorioz ebakuntza egingo diote laster.

Etxebarrin Lacturale Bera Bera kadete neskek Euskadiko txapelketari ekingo diote lauko finala formatoan eta senior taldeak Elgoibarren Zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatu ahal izateko lekuaren bila joango da. Hortaz gain, infantil mailako lau partida, Udaberriko txapelketan arituko den kadete neskena eta lagunartekoa.