Bera Bera

Select your language

Partida atarian, Imanol Álvarezek taldeari eskatu zion sentsazioak berreskuratzea eta hamar minutu pasatu behar izan dute Guerreras Iberdrola 2020-21 denboraldiko ligari garaipen argi batekin ekiteko Cicar Lanzarote Ciudad Arrecife (17-32) talde gogotsuaren aurrean.

Izan ere, partida hasieran, Ana Marín gainditzen kosta egin zaie urdinei. Arrojeriak eta Pizzok Málagako atezaina edo postearekin topo egin dute, bi penalti barne, Nagore Saenz jokalariari markagailua irekitzeko aukera emanez. Mirene Moreno, hegaletik, SUPER AMARA Bera Beraren ikasturteko lehen gola egin du. Halere, Saenz eroso zebilen Silva atepean eta Etxeberria eta Moreno kontraerasoan irten diren arte. Abiadura ondo etorri zaio taldeari eta Fernandes tarteko markagailuan aurreratu dira gipuzkoarrak (13’: 3-8).

Álvarezek  Arrojeria, Fernandes eta Pizzo lehenengo lerroan jarri ditu, Terés pivotean, Etxeberria eta Moreno hegaletan eta Silva atezain, eraso-defentsa aldaketarik gabeko taldea, alegia. Halere, jokalari guztien artean minutuak banatu ditu partidan zehar, bigarrenean O’Mullony ere bai.

Sei metroetara iristen ziren baloiek penaltietan gauzatu dira, Cardosok goletan bihurtu dituenak. Lauzpabost goleko abantaila alde zuten donostiarrek baina ia jarraian Ainhoa Etxeberria eta Menéndez kanporatu dituzte eta Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife gerturatu da De Miguel erdilaria medio. Malena Cavok egindako barneraketak eta Cardosoren golek tarea zabaldu dute atsedenaldirako (10-16).

SUPER AMARA Bera Berari minutu batzuk kostatu izan zaio bigarrenean kokatzea. Trujillo hegalekoak tartea murriztu du baina Arrojeria asmatu du eta ondoren Etxeberria izan da golegilea (41’: 15-23). Menéndez, bere abiadura aprobetxatuz, beste hiru gol egin ditu kontraerasoan eta Silva gaindiezina zen atepean. 15 minutuen faltan Arruda aterara maila mantenduz. O’Mullonyk minutu gutxi batzuk jokatu ditu, gola ere egin du baina kolpe gogorra ere jaso du barneraketa horretan.

Lanzaroteri partida luzea egin zaio eta SUPER AMARAk minutuak banatu ditu, Laura Hernándezek ondo baino hobeto aprobetxatu dituenak, modu eta leku ezberdinetatik hiru gol eginez.

Ondorioz, puntuak baino, SUPER AMARA Bera Berak sentsazioak beraurkitu dituen susmoa ekarriko du Lanzarotetik, ostiralean Gascan 21etan Atlético Guardés izango baitu aurrean eta, hemen bai, puntuak dira garrantzitsuenak.

Fitxa: Cicar Lanzarote Ciudad Arrecife 17, SUPER AMARA Bera Bera 32

Cicar Lanzarote Ciudad Arrecife 17 (10+7): Marín (1), Harchaouín, Saenz (8, 1p), Torres, Romero (1), Pessoa (1) eta Trujillo (2) – hasierako zazpikoa- De León (2), Dos Santos, Páez, De Miguel (2), Cabrera, Morales, Fortes, Curbelo eta Orowitz (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 32 (16+16): Silva, Etxeberria (5), Pizzo (2), Terés (2), Arrojeria (1), Fernandes (2) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Cavo (2), Hernández (4, 1p), Cardoso (6, 5p), Menéndez (4), A. Etxeberria, Gil (1), O’Mullony (1) eta Arruda (o.a.)

Epaileak: Ralluy eta Sabroso (kanariarrak)

Kanporatuak: Páez (2), De Miguel, Saenz eta Pessoa Cicar Lanzarotetik eta A. Etxeberria, Menéndez eta Moreno Super Amaratik

Partzialak: 2-1, 3-4, 3-8, 5-11, 9-14, 10-16 –atsedenaldia- 12-17, 15-21, 15-25, 15-26, 16-28 eta 17-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores