Lanzaroten egindako debutak, ligan denboraldia ireki zuena “ondo etorri zaigu” onartzen baduere, Imanol Álvarezek jakin badaki ostiraleko partida “oso ezberdina izango da”, izan ere, Atlético Guardés delako Gasca bisitatuko duena (21etan, Teledeporte).
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak azpimarratu duen aurreneko gauza izan da jendea harmailetan ikustea, era mugatuan eta segurtasun distantzia bermatuta. “Jendea egongo da eta hori oso inportantea da” adierazi du Álvarezek, lagunartekoak atez itxita izan dituztelako, Kopan oso ikusle gutxi zegoelako eta Arrecifen, hamar bat”.
Horregatik, bere ustez “motibagarria da zalegoen aurrean berriko jokatzea”. “Taldeak jendearen babesa behar du eta goiko taldeen contra jokatu, aurkari zuzena, gogorra, lan ona egingo duena” gaineratu du.
Norgehiakoraren inguruan, Imanol Álvarez “adi-adi” dago, “partida exijentea” izango dela ziur da entrenatzailea eta “gogotsu eta intentsitate handiz heltzea espero du”.
Guardésen inguruan, ermuarrak dio “erreferentziazko jokalariak galdu ditu baina talde ona egin dute, fitxaketa onak”.
Horregatik, Boada eta Cesáreo baja direla ez da hortaz argudiorik egin nahi izan. “Ikusteko partida polita izango da, zaila, gogorra eta amaieran erabakiko dena”. Eta gogorarazi du “printzipioz puntu hauek bigarren fasean erabilitakoak izan dira”.