Maitane Etxeberria, Adriana Cardoso eta Silvia Arderius jokalariek gaur goizean Gesalagan frogatu dute SUPER AMARA Bera Bera gose dela Kopari ekiteko. Izan ere, plater nagusia ostiralean bertan dastatuko dute, Lasesarren 18,30etan Rocasa Gran Canaria izango baita aurkaria final-laurdenetan, Guerreras Iberdrola ligako egungo liderra.

Hirugarren aldiz jarraian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak ‘Ciutat d’Algemesí’ izeneko txapelketan igaroo du Aste Santua, Valentziako hiri honetako Balonmano Maristas klubak antolaturik.
Gipuzkoa Poliklinikan egin zioten ebakuntza Priscila Dos Santos, eskuin hankako Akilesen Tendoia konpontze aldera, diotenez ondo atera zena. Estitxu Berasategi, aldiz, sudurra babesteko aurpegi-babesarekin normal entrenatu zen taldekideekin.

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Bidebietan denboraldiko 35. partida jokatu zuen, irailaren 1ean Xixongo Superkoparekin hasi zena. Elche Mustang taldearen aurka hortaz mila goleko langa gainditu zuen, 1.018 iritsiz gaurdaino.

Indupime Basauri Euskadiko txapeldun gisa Zilarrezko mailara igotzeko sailkatuta zegoen eta Elgoibarren bigarren txartela banatzen zen. Ez zuen ondo jokatu Bera Berak eta Aiala Zarautz nagusi izan zen (27-32) fasea irekitzeko. Halere, hausnarketarako gertaera: Zarauzko zilarrezko mailako taldea maila horretan geldituko denez datorren denboraldian, bigarren taldeak ez du aukerarik izango igotzeko, ondorioz, Elgoibarren larunbateko bigarren partida izan zen benetako finala, Lauko Elgoibar eta Jarrilleras taldeek jokatu zutena, hain zuzen. Hain final itxura izan zuen, penaltietan erabaki zena lehia bizkaitarren alderako. Igandean, Aiala Zarautzek irabazi zuen baina, esan bezala, ez du igotzeko aukerarik.