SUPER AMARA Bera Berak esnatu behar izan du gaur arratsaldean hiru goleko desabantaila birritan iraultzeko ES Pereda kiroldegian Uneatlántico Pereda taldearen aurka jokaturiko lagunartekoak (27-33, 14-15 atsedenaldian).
Korrika egin duenean, Etxeberriarekin batez ere, SUPER AMARA Bera Bera eroso sentitu da baina defentsan eta erasoan akatsak izan dira nagusi gaurkoan. Sol Ceballos atezainak egindako geldiketek Peredaren kontraerasoak sortu dituzte eta etxekoak aurretik izan direa uneoro (15’: 11-8).
SUPER AMARA Bera Bera 6-0 defentsarekin hasi da, Terés eta Menéndez erdian, Fernandes eta Etxeberria ondoa eta Gil eta Arrojeria hegaletan, Silva atepean. O’Mullonyk Menéndez ordezkatu du erasoan. Intentsitaterik gabe eta ate aurrean huts gehiegi egin aurre, azken minutuetan partida irauli dute atsedenaldira (14-15) iritsiz.
Bigarren zati hasieran huts egin du 5-1 defentsak, Uneatlático Peredak hiru goleko abantaila hartu duelarik hasi bezain pronto (19-16).
Berriro 6-0, Arrudak geldiketak egin ditu eta Hernández eta O’Mullony albokoek asmatu dutelarik, SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da 15 minutuen faltan.
Halere, Peredak partidari heldu nahi izan dio, minutuak pasatu ahala indarren ahuleziak defentsaren lana erraztu du eta SUPER AMARA Bera Beraren kontraerasoekin, Gil, Fernandes eta O’Mullony eraginkor, tartea zabaldu du.
Fitxa: Uneatlántico Pereda 27, SUPER AMARA Bera Bera 33
SUPER AMARA Bera Bera 33 (15+18): Fernandes, Etxeberria (5), Fernandes (2), Arrojeria (2), Terés (1), Menéndez (2) eta Gil (4) –hasierako zazpikoa- O’Mullony (3), Pizzo (3), A. Etxeberria (1), Moreno (3), Hernández (4), Cardoso (2), Cavo (1) eta Arruda (o.a.)
Epaielak: Axel Riloba eta José Antonio Soto (kantabriarrak)
Partzialak: 2-1, 5-4, 6-6, 11-8, 13-11, 14-15 –atsedenaldia- 17-16, 19-18, 21-22, 24-25, 26-28 eta 27-33
Foto: Libertyhugo_photo