Iaz Bera Berako senior edo jubeniletan aritutako lau jokalarik Zilarrezko Mailara egin dute salto, Malen Morandeirak Aiala Zarautzen jokatuko du, Yune Bermejok eta Leire Arrizabalagak, Elgoibarren eta Ainhoa Larrañagak, Bartzelonako Sant Vicenç taldean
Malen Morandeira Zilarrezko Mailako Aiala Zarautz taldean arituko da 2020-21 denboraldian. Urnietako ezker alboko jokalariak, urrian 18 urte beteko dituena, kadete eta jubenil mailako Lacturale Bera Beran jokatu du azken urtetean eta aurten SUPER AMARA Bera Berako aurredenboraldian ere parte hartu du zenbat unetan.
2019ko urtarrilean Guerreras Iberdrola ligan egin zuen debuta 16 urte zituela, Bidebietan Helvetia Alcobendas taldearen aurka. Internazionala ere izan da urnietarra eta Euskadirekin CESAn behin baino gehiagoetan, Aiala Zarautzek lehenengo lerroa indartze aldera deitu du Morandeira. Bi klubak akordioa lantzen ari dira. Morandeira Zilarrezko Mailan aritzea oso ondo ikusten du Bera Berak.
Larrañaga, Sant Vicençera eta Bermejo eta Arrizabalaga, Elgoibarrera
Morandeira ez da Bera Bera Eskubaloiko harrobitik irten den jokalari bakarra. Izan ere, iaz jubeniletan aritu zena eta SUPER AMARA Bera Berarekin debutatu zuena, Ainhoa Larrañaga atezain zumaiarra, alegia, Bartzelonara abiatu da ikasketak medio eta Sant Vicenç taldearekin arituko da, gainera, Catalunyako Superkopako finalean egin zuen debuta KH7 BM Granollersekin.
Bestetik, senior taldeko atezain oinatiarra Yune Bermejo Elgoibarrera itzuliko da Zilarrezko mailan jokatzeko eta lehenengo lerroa indartzeko asmoarekin iaz arte Lacturale Bera Bera jubenil mailako Leire Arrizabalaga zumaiarrak ere Gaurve Asesores Elgoibar taldearen deia jaso zuen. Estatuko bigarren maila egoki ikusten du SUPER AMARA Bera Berak jokalarien formaziorako.