Bera Bera

Select your language

2020-21 denboraldia osatuko duten SUPER AMARA Bera Berako 17 jokalarik aukeratu dute kamisetan eramango duten zenbakia, estatu mailako zein Europako lehiaketetan.

Bidebietan jarraitzen dutenak dortsalari eutsiko diote eta etorri direnak, 1, 13 eta 14 zenbakiak hartu dituzte. Alice Fernandes atezainak, Silva abizenarekin batera 1 zenbakia aukeratu du Ainhoa Larrañaga jubenilak erabili zuena iazko denboraldian SUPER AMARA Bera Berareki aritu zen hiru partidetan. Ikasketatk direla eta zumaiarra Bartzelonan da non jokatzen jarraituko duen. 1 zenbakia erabili zuen azken atezaina Silvia Lladró izan zen 2017-18 denboraldiko lehen itzulian. Lehendik, Mihaela Ciobanuren zenbakia izan zen eta Darly Zoqbik erabili zuen etorri berri zenean.

Bestetik, Laura Hernández asko maite duen 13ari eutsi dio, jokalari garraitzitsuenak eraman dutena Bidebietan: Esther Larreategi, Tervel, Patri Elorza edo Elke Karsten, besteak beste. Eta Malena Cavok 14 hartu du, Nely Carla Alberto eta Libe Altunak erabili zutena eta birritan, Andrea Zalduak.  

Gainontzekoak berdin jarraitzen du. Esther Arrojeriak Eider Rubio utzitako ‘3’ hartu zuen 13-14ean, Fernandes 4rekin, Judith Sans eta Reyes Carrere piboteak eraman zutena; Nagore Arizaga eta Leire Aramendiaren ‘5’ hartu zuen iaz Pizzok, Terés ‘6’, Amaia Ugartemendiarena eta Manuela Fiedel golegile alemaniarrarena, Sara Gil iritsi zenean 24 hartu zuen eta ostean Uue Ezkurdiak utzitako ‘7’, lehendik Verónica Valverderena eta Eli Pinedoren hasierako –ostean 17ari heldu zion-.

Bestetik, Alba Menéndez leial jarraitzen du ‘8’rekin, Nagore Zipitriak eraman zuena; Emma Boadaren ‘9’ak ibilbide luzea izan zuen: Patricia Pinedo, Anna Punko, Nitsan Dunay, Maialen Múgica eta Guarieiro (azken honek urtebete). Debutatu zuenetik, Maitane Etxeberriak ‘15’a hartu zuen Zulai Agirrek urtetan erabilita; Cesáreok ‘18’a Nora Azurmendik utzita, Verónica Cuadradok erabili zuena eta Kowalska golegile poloniarrak ere bai; O’Mullony k ‘20’ eta Cardosok ‘21’ –Castro abizena erabili zuen etorri zenean-. Ainhoa Etxeberria (44) eta Mirene Moreno (63) gazteek Zilarrezko mailan erabilitako zenbakiei jarraipena eman nahi izan zuten eta Renata Arrudak 87ari eutsi dio, Xixonen ere erabilitakoa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores