Bera Bera Eskubaloiak 2020-21 denboraldirako harrobiko 10 talde osatu ditu, horietarik zazpi dira emakumezkoak eta hiru, gizonezkoak. Horrez gain, urtero bezala benjamin eta alebinek eskola hizpide izango dute.
Urrian hasiko den eskola izan ezik, gainontzeko taldeak Bidebietako kiroldegian entrenatzen ari dira. Euskal Ligan hiru talde arituko dira, guztiak emakumezkoak, senior, jubenil eta kadete mailetan, azken biak Lacturale Bera Bera izenarekin. Lehiaketa martxan behar zuen baina Euskal Federazioak bilera deitu du aste honetarako egutegian aldaketak onartze aldera. Ondorioz, litekeena da kadete mailako taldeek Gipuzkoan bakarrik aritzea. Entrenatzeaz gain, lagunartekoak ere jokatu dituzte talde hauek.
Bera Bera Eskubaloiak emakumezkoen hiru talde izango ditu infantiletan eta mutilen bakarra, lehen astean entrenatzen hasi zirenak. Lehiatzen 2021eko urtarrilak arte ez dira hasiko, halere, sei hilabete ostean entrenaldietara itzultzea onuragarria ikusten dugu.
Euskal ligako taldeaz gain, Bera Berak kadete mailako beste talde bat osatu du. Irailaren erdialdean entrenatzen hasi zen eta lehiaketa sistema zehazteke dago, antza urtarrilak arte zain.
Gizonezkoetan, Bera Bera Gipuzkoako lehiaketan arituko da infantil, kadete eta jubeniletan Herrería Bidebieta izenarekin jubenilak martxan jartzen aurrenak izan ziren eta lagunartekoa ere jokatu dute, kadeteek bi aste darameta. Bestetik, infantil mailako mutilek astebete egin dute eta urtarrilera arte ez dute lehiaketarik izango.
Eskola
Federatu taldeaz gain, Bera Bera Eskubaloiak eskola mistoa du benjamin eta alebinetan, urriaren hasieran entrenatzen hasiko dena.
Horretarako klubak prebentzio eta jarduketa protokoloa Covid 19aren aurrean idatzi du jarduerarekin hasteko onartu behar dutena. Gure ustez gazteenek kirola era kontrolatuenean egitea onuragarria da, neurriak errespetatuz arriskuak murrizten den jarduera delako.