Bera Bera

Select your language

Zuhurtziaz Lanzarotera bidaiatu gabe gelditu zenez, Imanol Álvarez igandeko partida iristeko “gogotsu” dago “modako taldea datorrelako, Kopako irabazlea”. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak igandean  (12:10 h.) Josean Gascan (Andreu Marín –kataluniarra- eta Javier Álvarez –euskalduna-) Rincón Fertilidad Málaga hartuko du.

“Taldea ondo dago, gogotsu eta aste polita da lan egiteko” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea. Bi taldeak Guerreras Iberdrola Ligako A multzoko lidergoan dira, hiruna garaipenekin: guipuzkoarrek Cicar Lanzarote, Atlético Guardés eta Puerto del Carmen taldeak gainditu dituzte, Rincón Fertilidad Málagak, aldiz,  Zubileta Evolution Zuazo eta Aula Alimentos de Valladolid etxean eta Puerto del Carmen Lanzaroten.

Álvarezek dio “komila artean modako taldea da, horrek esan nahi du gauzak ondo egiten ari direla, talde indartsua egin dutela”. Ondorioz, interés handiko lehia dela dio “indarrak neurtuko ditugu, ea gu non gauden ikusteko”.

Bere ustez, partidaren gakoa “gure defentsa ea gai den bere erasoa gainditzeko, oso landuta dutelako eta gauza ezberdin ugari egiteko gai direlako”. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak defentsan dituen baliabideengan sinisten du “defentsa indartsua dugulako, onenetarikoa”. “Ea lehia horretatik nor ateratzen den garaile”. Álvarezek onartu du Arderiusek Malagako lehenengo lerroa indartu duela eta hor ea nola moldatzen garen ikusteko irrikan nago”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores