Bera Bera

Select your language

Partida berezia da Alice Fernandes Silva atezainarentzat, igandean (12:10ean) Josean Gasca bisitari Rincón Fertilidad Málaga delako, 2018ko urtarrilatik bere taldea izan zena. Bidebieta jokatu eta irabazi zuen hasierako partidetako bat, lan bikaina eginez, SUPER AMARA Bera Berak ligan etxean, galdu duen azkena, hain zuzen.

Brasildarrak onartu du “partida aurrean urduri nago” baina era beran “beraien aurka jokatzeko irrikan nago eta ikusteko ere bai, jakina”. “Partida hasten denean guztia pasatuko da pista aurkari garelako, jokatu, irabazi eta guztia eman behar dugu” gaineratu du.

Kopako irabazle, Rincón Fertilidad da modako taldea. “Oso ondo daude eta pozten naiz”. “Lehenengo lerroa azpimarratuko nuke baina plantilla betea egin dute” dio atezainak. Silvaren  ustez “abantaila dut ezagutzen ditudalako (taldekide ohiak)”, halere, uste du “kanpotik jaurti ez arren, banakako jokaldietan oso onak dira, ondorioz, oso defentsa ona egin behar dugu, besoak eta hankak erabili”.

Silvak uste du taldea “goruntz doa”, eta era berean “irabaztea” espero du, halere taldekideei eskatzen die “konzentraturik irtetea, zer egin behar dugun ondo jakin eta partidaz gozatzea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores