Bera Bera

Select your language

Partida amaitzeko 27 segunduen falta, Manu Pizzok jaurtitutako penaltiari iritsi da Castellanos ezker hankareki eta zortzi segunduen faltan, Arderiusek berdiketa lortu du (21-21). Laura Hernández saiatu da bederatzi metroetatik baina ez du asmatu.

Emakuzmezkoen eskubaloiak eta bi entrenatzaileek gorriz zuten Gascako partida, batez ere, norberaren maila ezagutze aldera. Donostiarrek Cesáreo eta Boada bajak ahalik eta gutxien nabaritzea bilatzen dute, Rincón Fertilidad Málagak, aldiz, Kopan lortutako garaipenari jarraipena eman nahi dute.

Arderius zuzendari hasi da baina ez du jarraipenik izan Doiro eta Espe Lópezekin, ondorioz hamabi minutu gola sartu gabe, SUPER AMARA Bera Berak partida irauli du Menéndez kontraerasona, Morenoren abiadura eta Etxeberriari golari esker (19’: 6-4).

Baina, bapatean, gipuzkoarrek konzentrazioa galdu dute eta kontraeraso zuzena gauzatzeko hainbat baloi ere bai. Ondorioz, (25’: 6-10), Espe López eta Rocío Rojas golegile. Atsedenaldira iritsi aurretik, SUPER AMARA Bera Bera erdi konpondu du arazoa Etxeberria, Pizzo eta Menéndezekin.

Bigarren zatian, Ainhoa Etxeberria kanporaketa aprobetxatuta, Doirok tartea handitu du, halere, SUPER AMARA Bera Bera gerturatu da Fernandes eta Arrojeriari esker. Hemendik aurrera, partida berdindu da, xehetasunetan zegoen gakoa eta protagonistak azaldu dira: Renata Arruda, Menéndez eta Sara Gil bereziki –sei gol bigarrenean-. Rincón Fertilidaden  Castellanosek Cardosori leku guztiak itxi dizkio, ligan 67 partida jarraian gola sartzen zeraman brasildarrak, hiru urte.

Lehenengo lerroaren urritasuna sufritu arren: Fernandes (2) Arrojeria (1) eta Menéndez (3) –Pizzok, penaltiz- ; O’Mullony, Hernández, Cavo hutsean, SUPER AMARA Bera Bera partida irabazteko aukeran egin da. Gilek, hegaletik, Castellanos gainditu du, Arrudak Arderiusen jaurtiketa urrundu du eta bi goleko tartea irekitzeko gai zirenean Paula Garcíak baloia lapurtu eta berdindu du, hiru mintu falta zirela. Sara Gilek berriro sartu du  –Objetivo 2021ean ez egotea ulertezina da-, baina Pizzok ez du penalti gauzatzerik izan.

2016ko urtarrilaren 9tik ez zuela Bera Berak hain gol gutxi sartzen ligan. Orduan 18-16 gainditu zuen Zuazo Barakaldo Bidebietan.  

 Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 21, Rincón Fertilidad Málaga 21

SUPER AMARA Bera Bera 21 (9+12): Arruda, Etxeberria (2), O’Mullony, Terés, Arrojeria (1), Menéndez (3) eta Moreno (3) – hasierako zazpikoa - Fernandes (2), Cardoso, Pizzo (3 p), Cavo, Gil (6), Hernández, A. Etxeberria (1) eta Fernandes (o.a.)

Rincón Fertilidad Málaga 21 (11+10): Castellanos, Sole López (1), Doiro (4), P. García (3), Arderius (6, 2p), Espe López (2) eta Medeiros (1) –hasierako zazpikoa- Campligi, Bravo (1), Pérez, Rojas (3, 2p), Gutiérrez eta Fernández (o.a.)

Epaileak: Andreu Marín (kataluniarra) eta Javier Álvarez (euskalduna)

Kanporatuak: Menéndez, Cavo eta A. Etxeberria (2) SUPER AMARAtik eta Doiro, Campligi, Arderius, Espe López eta García, Rincón Fertilidadetik.

Partzialak: 1-2, 3-3, 5-3, 6-5, 6-9, 9-11 –atsedenaldia- 12-13, 15-15, 16-16, 17-17, 20-19 eta 21-21  

Gertaerak: Fernandesek Tati Garmendiaren MVP saria jaso du eta Bera Berak opari bana eman die Silvia Arderius eta Merche Castellanos jokalari ohie

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores