Larunbatean Lanzaroten, Bera Bera Eskubaloiak 20.000. golen langa gainditu zuen emakumezkoen eskubaloiko gorenean. Maria Prieto O’Mullony izan zen golegilea.
Partida 54 minutuko atarian zegoen, aldapa behera SUPER AMARA Bera Berarentzat. Lanzarote Puerto del Carmeneko defentsa markatu zuen Arrojeriak eta baloia korrikan zetorren eskuin alboko jokalariari pasatu zion. O’Mullony hutsunea ikusi, bote bat eman, urratsak eman eta jaurtiketa gurutzatuan Cortez atezaina gainditu zuen. 33. gola zen donostiarrentzat baina, era berean, 20.000. gola zen gipuzkoarrentzat, ohorezko mailan 1990z geroztik dagoena eta, orain arte, 749 partida jokatu duena.