Bera Bera

Select your language

Coronavirusa ia Europa osoan arazo nagusia bada ere, EHFk uztailean finkatutako taulari eutsi dio, gertutasun irizpideari muzin eginez. Ondorioz, bihar asteartean Vienan (11etan), SUPER AMARA Bera Berak Frantziatik Errusiaraino hamabi aukera izango ditu European Handball Leagueko hirugarren txandan.

Zozketan, Europako liga haundien aurkariak ageri dira: Danimarkako bi, biak ezagunak: Nykøbing Falster (8º) eta Viborg egungo liderra; Alemaniako Blomberg-Lippe (Cardosoren talde ohia) –egun 4, sailkatua – edo Metzingen (11º); Hungariako bi: Elke Karstenen DVSC Schaeffler (4. egun)  edo Vaci (6.); Norvegiako bi: Storhamar (koliderra) edo Byåsen (9.); Errusiako bi: Astrakhanochka (CSKA eta Rostov taldearekin bat eginda) edo Zvezda (4.), Errumaniako Gloria Buzau, Ligan Bucarestiren aurka baino ez du jokatu eta Frantziako Fleury Loiret (7.), Lacraberen taldea, alegia.

Azaroaren 14-15 eta 21-22an jokatuko da kanporaketa. Txapeldunen ligarekin inolako loturarik ez duen lehiaketa berri honetako multzoen faserako txartela eman duena. Hau da, 12 irabazleek Baia Mare (ROM), Lada (RUS), Herning Ikast (DAN) eta Siófok (HUN) taldeekin bat egingo dute 2021eko urtarrilean hasiko den 16 taldeeetako multzoen fasea osatze aldera.

Maila ikusita, SUPER AMARA Bera Berak gertutasuna eskatu du, Frantzia edo Alemania, alegia. Zozketa EHFko sare sozialetan jarrai daiteke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores